euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxaropenak goiti egin da Malabon Ekuatore Ginean sortu nahi den Euskal Etxearen lehen "bilera gastronomikoa"

2021/10/22

Joan larunbateko bilkuran parte hartu zutenetako batzuk, Ekuatore Gineako bandeta eta ikurrina atzean
Joan larunbateko bilkuran parte hartu zutenetako batzuk, Ekuatore Gineako bandeta eta ikurrina atzean

PUBLIZITATEA

Malabo, Ekuatore Ginea. Publikoki deitu den lehenengo bilera hau hiriburuko jatetxe batean egin zen eta hamabost bat jende bildu zituen, tartean gizonak, emakumeak zein haurrak. Giro ederrean egin zen, eta partaideek parada izan zuten "Euskal Herri moduko" gutiziak, "hemen eguneroko jaten ez ditugunak" partekatzeko, hala nola "kroketak, entsalada errusiarra, patata tortilla eta txistorra pintxoak... Bildutakoek pozik jaso zuten Gineako Gobernuaren aurrean legeztatzeko lanen egoeraren berri. Izan ere, helburua urtea bukatu aurretik urrats berria eman eta datorren urteko Aberri Eguna agian legeztatuta ospatzea litzateke.

Koronabirusa gogor astintzen ari den momentua da honakoa, eta prebentzio neurriak zorrotz gorde behar dira Ekuatore Ginean ere --Afrika osoan es da iristen populazioaren %5era txertatuta dadudenen kopurua-- baina eguneroko bizitzak aurrera egin behar du eta halaxe pentsatu zuten "Bat Eginez" izenarekin bataiatu duten Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sorrera sustatzen ari diren lagunak. Joan den larunbaterako deitutako "topaketa gastronomikoa"ren arrakasta azpimarratzen dute, eta taldeko txikienei begira nork daki Eguberrietan Olentzeroren bisita jaso ahal izango duten.


Gineako Euskal Etxearen bilerako partaideen beste argazki bat

Planak plan, gogora dezagun elkarte berriko talde sustatzailean badirela Euskal Herririk bertara heldutako kideak eta hemen sortu zituzten familiak, baita Euskal Herrian bizi izan diren bertakoak eta euren harreman hori gorde nahi dutenak, Euskal Herrian zein Ekuatore Ginean jaiotako jendeak alegia. Euskal Etxearen sorrera prestatzen ari den taldean hogeitik gora eragile daude, eta beste hainbeste elkarrekin banatzen duten Whatsapp taldean, baina behin bertako Barne eta Udalen Ministeritzatik paperak lortuz geroz, Kultura sailaren eta gobernadorearen oniritziz, eta ondoren Eusko Jaurlaritzak euskal etxe gisa onetsiak izan ostean, bazkideak erakartzeko kanpaina bat egin eta kopurua handituko dela espero dute.

Aurrera!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia