euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itsasuko Agiriaren 60 urteak gaitzat harturik, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak 2023ko hitzaldi zikloa itxi du

2023/11/29

Azaroaren 22an, Iparraldeko Euskal Etxean, Carlos Martinezek "Itsasuko Adierazpena, 60 urte Iparraldean" hitzaldia eskaini zuen
Azaroaren 22an, Iparraldeko Euskal Etxean, Carlos Martinezek "Itsasuko Adierazpena, 60 urte Iparraldean" hitzaldia eskaini zuen

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Aurtengo azken ekitaldian, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeak Itsasuko Adierazpenaren 60. urteurrena ospatu zuen joan den astean. Azaroaren 22an, asteazkena, elkarteko bazkide Carlos Martinezen eskutik, Ipar Euskal Herrian abertzaletasunaren aldeko aldarrikapena gogoratu zuten, haren 60. urteurrena bere den 2023 honetan. Hitzaldiak iritzi eta galdera truke bizia sortu zuen bertaratutakoen artean eta ekitaldiaen ondotik bildutakoek afaria partekatu zuten Euskal Etxeko kintxoan

Hitzorduan parte hartutako etxeko bazkide eta lagunek, eta publikoak oro har, Lapurdiko herri horretan 1963ko Aberri Egunaren baitan egindako Adierazpenaren irakurketa partekatzeko aukera izan zuten. Agirian, Ipar Euskal Herria bilduko lukeen departamentu bat sortzea eskatzen zen, Euskal Herri osoa bateratzea lortzeko lehen urrats gisa. Hizlariak, Iparraldeko euskal lurraldeek historian zehar hartutako forma administratibo ezberdinak aztertu zituen, ohiturazko legedi zaharretik hasi eta 2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu zen arte. Hitzaldia amaitzeko, Bagira dinamika aurkeztu zuen, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen etorkizunaren aldeko apustua egiten duena.

Bisitengatiko pozak urte gogorra arindu

Balantzeen garaian sartuta, Buenos Airesko erakundeko ordezkari Norma Ríosek EuskalKultura.eus-i aitortu dionez, ““Urte zaila izan da, batez ere ekonomiari dagokionez. Eta, hitzaldi ziklo polita egin badugu ere, ezin izan diogu eutsi beste urteetako jarduera mailari, batez ere jaiei dagokienez”. Haatik, atsekabe horri aurre eginez, oso pozik agertzen da aurten jasotako bisita ugariekin, batez ere Ipar Euskal Herritik etorritako lagunekin eta Estatu Batuetako diasporako bisitariekin.  

Bestalde, diosku Norma Riosek, “EuskalKultura.eus-ek ematen digun aukera hau baliatu nahi dugu publikoki eskertzeko Roberto Plorutti presidente ohiari eman zigun babes guztiarengatik eta Martin Usandizaga pilota lekuko arduradunari, gonbidatuak hartzerakoan duen jarrera onagatik”, amaitu du, datorren urtean ohiko jai-deialdietara itzultzeko itxaropena galdu gabe. Bai horixe, Norma!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia