euskal diaspora eta kultura
2012/07/20
PUBLIZITATEA
Zerain, Gipuzkoa. Goierrian itsasoari buruzko erakusketa bat topatzea bitxia izan daitekeela pentsatuko du inork, baina "Gu Itsasoa" ikusi ondoren argi gelditzen da itsasoak euskal gizarte osoan, eta ez kostaldean bakarrik, izan zuen eragina. Ekimenaren bultzatzaile dira Zeraingo Herri Museoa-Paisaia Kulturala, Igartubeiti Baserri Musoea eta Albaola Elkartea.. Erakusketa irailaren 30a arte izango da Zeraingo Herri Museoan, baina internet bidez ere bisita daiteke, arduradunek webgune osatua jarri baitute sarean. Webgune honetan erakusketaren edukin asko kontsulta daitezke, eta gainera, bideoak eta panel interaktiboak ere ikus daitezke.
Bisita birtualari ekiteko, nahiko da "Gu Itsasoa" erakusketaren webgunera joatea. Bertan erakusketa bera eta beste zenbait edukin gehigarri aukezten dira. Erakusketa internet bidez ikusmiratzeko, jo hona eta hasi atal desberdinak irakurtzen: Itsasoratzeko gune aproposa, Basoak itsasoan barrena, Itsasorako prestatzen, Bestelako mundua... Horrez gain "Itsasbideak" panelean euskaldunek mundu osoan zehar erabili zituzten bideak azaltzen dira.
Azalera bueltatuz, bertan erakusketaren inguruko beste zenbait edukin ere kontsulta daitezke. Batetik, Bloga, azken berriekin (adibidez Albaola elkartearen marrazki lehiaketa, abuztuaren 31a arte). Bestetik, Protagonistak atalean itsasgizon ospetsuen biografiak agertzen dira (webgunean edukin berriak ari dira sartzen egunero eta atal hau osatzeke dago). Azkenik, Multimedia kanalean erakusketaren argazki sortak eta bideoak ikus daitezke, hala nola, gaur egungo Zeraini buruzko bideo bat, besteak beste.
-Zeraingo Herri Museoari buruzko informazio gehiago, hemen.
-Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoari buruzko informazio gehiago, hemen.
-Albaola Elkartearen webgunea, hemen.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus