euskal diaspora eta kultura
2011/03/16
PUBLIZITATEA
Itapevi, Brasil. Itapeviko Euskal Etxeko bost bazkide ACITA edo hiriko Merkataritza eta Industria Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izendatu dituzte, euskal-brasildar erakundeko presidente Oskar Goitiak jakinarazi digunez. Carlos Picos, Silvio Ferreira Dutra Rodrigues, Patricia Mendizabal, Ricardo Mendizabal eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar dira kide hauek. ACITA, hiriko elkarte ekonomiko garrantzitsuenetakoa da eta izendapen berri hauekin euskal etxeak sendotu egiten du bere kokapena eta babes handiagoa izango du aurrerantzean bere ekimenak aurrera atera ahal izateko, Goitiak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Urtarrilaren 10ean aukeratu zuten Associacao Comercial e Empresarial de Itapevi edo ACiTAren zuzendaritza batzorde berria. Euskal-Brasildar kideek kargu hauek beteko dituzte, besteak beste: Carlos Antonio da Silva Picos, Presidente; Ricardo Mendizabal, Kreditu Zerbitzuaren Zuzendari; Silvio Ferreira Rodrigues Dutra, Ondare Zuzendari eta Empresa Administratzaile; eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar, Diruzain. Izendapen hauen bidez euskal elkarteak euskal kultura Brasilen zabaltzeaz gain, hiriaren garapenean laguntzeko aukera ere izango du, Goitiaren esanetan.
Zorionak euskaldunak! Oso importantea da lan egin komunitate artean. Besarkada handi bero bat.
Oskar Goitia, Eusko Brasildar Etxea Lendakaria, 2011/03/16 19:19
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus