euskal diaspora eta kultura
2010/09/24
PUBLIZITATEA
Itapevi, Brasil. Itapeviko Euskal Etxeak jo eta su darrai bere ekimenak Sao Paulo estatuko hiriburutik 15 kilometrora dagoen 200.000 biztanleko hiri honetan ezagutzera emateko. Elkarteak apenas bete du urte bat eta dagoeneko abian dute egitasmo garrantzitsu bat: Dia dos Bascos edo Euskaldunen Eguna sortzea.
Elkarteak sustatuta, joan den abuztuaren 31an aurkeztu zen Itapeviko Udal Batzordean egun hau sortzeko lege proposamena. Ekimenak harrera ona izan zuen eta orain baiezko ofizialaren zain dago. Elkartearen asmoa Dia dos Bascos ikurrinaren omenezko eguna ere izatea da, eta Eusko Brasildar Etxeak kultur egitarau zabala antolatzeko ardura hartuko luke, egun hori ospatzeko.
Proposamen honez gain, elkarteak komunitateko beste hainbat ekimenetan parte hartzen du eta horrela, adibidez, joan den larunbatean, irailaren 18an, euskal etxeko talde batek Udalak antolatu zuen 'Bide-segurtasuna hirian' jarduerarekin bat egin zuen. Semaforo, zebrabide eta trafiko-seinaleekin egindako jolasen bidez hiriko gazteei bide-segurtasunaren garrantzia azaldu zieten.
['Itapevi Noticias' egunkariak Euskal Etxearen parte hartzearen berri eman zuen (argazkia ItapeviNoticias)]
Itapeviko Eusko Brasildar Etxea-Casa Basco Brasileira 2009ko abuztuaren 8an sortu zen eta Brasilgo bigarrena da, Sao Paulo Handiko Mendebaldean lehena. Euskal kultura, hizkuntza eta ohiturak ezagutzera ematea da bere helburua eta euskara ikastaroak ematen ditu, presentzialak zein internet bizdekoak. Zuzeneko klaseak eta dantza ikastaroak Cora Coralina Kultur Etxean ematen dituzte.
Zorionak eta aurrera!
Jon Bracamonte, 2010/09/25 01:01
Zorionak eta bultzada handi bat, Oskar Goitia eta konpainia!!!
Markel, 2010/09/24 12:06
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus