euskal diaspora eta kultura
2010/03/05
PUBLIZITATEA
Pedro Javier Arriaga Aguirre/Caracas. Zarrasquetak ondasun handiak zeuzkan merkataritzan, añil-a landatzen eta ganadua hazten ibilia baitzen eta bertako aberatsenetarik zen. Hiriko zaindari zen Karitateko Amaren Kofradiako kide ezen eta horko 'Mayordomo' izendatu zuten 1799. urtean.
1810etarik goiti On Guillermok zinez aldatu zuen bizia, parrokiaren izenean elector (hauteske) izendatu baitzuten, 1810eko apirilaren 19ko Independentzia Aldarrikapenaren ondotik sortu zen Kongresu Nazionalerako hauteskunde kongregazioko presidente izanez. Hortik aurrera, Zarrasquetak espainiar koroarekiko independentzia venezuelarra mantentzearren borrokatu zen.
Errepublikar aldeko kide egin zen eta militar bihurtu zen Francisco de Miranda 'Generalisimoaren' esanetara. Geroago, Simon Bolivar Askatzaileak Errepublika galdua berreskuratzu zuenean, armetara itzuli zen, Vicente Campo Elias Handiaren Kanpoko Laguntzaile Nagusi izanez. Gero Villa del Curako guarnizioko agintea eman zioten bertako Lehenengo Komandante gisa. Egoera zinez latza zenez, Zarrasquetak bere ondasun partikularra erabili zuen bere agintepeko gizonak elikatu, jantzi eta hornitzeko, hirurehundik gora.
1814ko ekainaren 15eko La Puerta izena hartu zuen zoritxarreko batailaren ondotik, Caracasen irteera zaintzea ipini zuten bere eskuetan, Antimanotik, Jose Tomas Boves asturiar gupidagabeak hiriburua suntsi zezan eragoztearren, zeregin hori heroitasun handiz bete zuelarik, baina bentzutua izanez atzera egitera behartu zuten, Bovesek espres hala agindurik atxilotu eta San Sebastian de los Reyesera preso eraman zutelarik. 1814ko abuztuaren 25ean, bertako Plaza Nagusian (egun Bolivar Plaza) afusilatu zuten familia aurrean zuela, burua moztu zioten eta pikotan ezarri zuten hantxe plazan berean independentziazaleak izutzearren, bere ondasunak bahituak izan ziren, emaztea eta alabak gabezia larrian utziz.
Hala eta guztiz ere, Guillermo Zarrasqueta, hainbeste maite izan zuen eta emaitzarik gorena eskaini zion lur venezuelar honetan jaio ez bazen ere, ez dute oraindik ohoratu bere herri venezuelar adoptiboan, San Sebastian de los Reyesen alegia, zor zaion omenaldia eginez eta ahazturan erortzen utzi gabe geure Herriko hain pertsonaia edo procer handia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus