euskal diaspora eta kultura
2012/07/20
PUBLIZITATEA
Villa Maria, Argentina. Joan den asteazkenean, uztailaren 18an, iluntzeko zortzi t'erdietan egin zen Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxearen idazkaritzan 2012ko Urteroko Ohiko Batzar Nagusia. Ekitaldia Eguneko Gai Zerrendako puntuak banan-bana irakurri eta aurreko bilerako batzar-agiria irakurrita hasi zen, hurrenkeran aurkeztuz eta aztertuz urteko txostena, balantze orokorra eta Batzorde Kontu Ikuskatzailearen txostena.
Bilkurari Zuzendaritza Batzordea berritzea ere bazegokion, esan nahi baita lehendakari, idazkari eta diruzain karguak, eta baita ere hiru batzordekide titularrak eta hiru ordezkoak, hiru kontu ikuskatzaile titularrak eta kontu ikuskatzaile ordezko bakarra.
Zerrenda bakarra aurkeztu zen Batzorderako, Herria Baturik izenekoa eta aho batez onartu zen. Ondoren lehendakari zaharrak, Raul Onnaintyk, hartu zuen hitza, hautetsi berriei eta epe berriari ongi etorria eman eta baikor begiratuz, eta gero lehendakari hautetsi berria, Ismael Martinez de Alegria, zuzendu zitzaien bertaratutako bazkideei, ondoren bilera bukatzeko.
Honakoek osatzen dute berritutako Zuzendaritza Batzorde berria:
-Lehendakari: Ismael Martinez de Alegria
-Lehendakariorde: Juan Francisco Pagola
-Idazkari: Dario Azumendi
-Idazkariorde: Gabriela Ugo Zugasti
-Diruzain: Jose Munarriz
-Diruzainorde: Angel Barrenechea
-Batzordekide titular: Gerardo Echeverria, Emilia Zugasti, Marta Vijande Esnaola, Miren Guridi, Nestor Giraudo eta Julio Irastorza (s)
-Batzordekide ordezko: Raul Alberto Onnainty, Marcela Pozzi Vieyra eta Ana Maria Irastorza
BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA
-Kide titular: Martin Barrenechea, Cesar Alberto Barrenechea eta Ricardo Leopoldo Gonzalez
-Kide ordezko: Luciana Allesso
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus