euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Isabel Elizalde, Eva García eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko ordezkari San Frantziskoko klimaren gailurrean

2018/09/13

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari atzo San Frantziskoko gailurrean
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari atzo San Frantziskoko gailurrean

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde, bere saileko Igurumen eta Lurralde Antolaketa zuzendari Eva Garcia eta Nafarroako Bruselako ordezkari Mikel Irujo Kalifornian dira aste honetan, klimari buruzko mundu gailurrean partaide. Asteazkenetik hasita, mundu osoko hainbat gobernadore, alkate, enpresari, elkarte, erakunde eta zientzilarirekin batera beroketa globalaren aurkako borroka eta honen aurka erregio, eskualde eta hirien arteko aliantzak sortu eta modu elkartuan neurri eraginkorragoak hartzea daukate hizpide.

Elizalde Kaliforniako estatua buru duen Under2MOU koalizioaren Biltzar Nagusian mintzatu da, 43 herrialdeko 205 gobernu partaide, helburu daukatela negutegi efektuko gas emisioen murrizketa, 1990ean zeuden mailatik %80 eta 95 artean 2050 urterako, tenperatura globalak gora egin ez dezan. Koalizioak 1.300 milioi pertsonaren ordezkaritza dauka, munduko ekonomiaren ia %40a. Aurtengo hitzorduak 80 kidetik gora bildu ditu, xifra hauek bilkura bilakatzen dutela erregio eta hiri mailako gobernuen munduko bilerarik handiena klima aldaketaz.

Eusko Jaurlaritzaren izenean Ingurumen sailburuorde Elena Moreno da San Frantziskon asteazjenetik dagoen ordezkaritzako burua.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia