euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Isabel Beitiak, Euskal Jatorri EEaren sortzaileetako batek, omenaldia jaso zuen Oberako Immigrantearen Jaian

2012/09/17

Isabel Beitia Euskal Jatorriko beste hiru kide lagun Oberan jaso zuen omenaldiaren agiri oroigarria erakusten (argazkia PosadasEE)
Isabel Beitia Euskal Jatorriko beste hiru kide lagun Oberan jaso zuen omenaldiaren agiri oroigarria erakusten (argazkia PosadasEE)

PUBLIZITATEA

Irailaren 6ean Posadaseko Euskal Jatorri elkarteko ordezkaritza bat Oberá hirian izan zen, Immigranteen Eguneko ospakizunetan parte hartzeko. Egun horretan, gainera, elkarteko sortzaile izan zen Maria Isabel Beitia bazkideak omenaldia jaso zuen, Argentinan daramatzan 50 urteak direla eta. Horrez gain, Euskal Jatorriren ordezkaritzak Oberako Kolektibitateen Desfilean parte hartu du aurten ere.

Oberá, Argentina. Immigranteen Eguna ospatuz, Oberá hiriak Argentinara orain dela 50 urte etorri zirenei omenaldia egin zien irailaren 6ean, ostegunez. Omenaldia jaso zutenetakoa izan zen Maria Isabel Beitia euskalduna, Posadaseko Euskal Jatorri elkartearen sortzaileetako bat. Euskal Etxearen ordezkaritza bat berarekin izan zen Oberan, une hunkigarri hau Maria Isabelekin partekatzeko.

Eguna Gizataldeen Desfilearekin hasi zen eta Euskal Jatorriko ordezkaritzak aurten ere bat egin zuen bertaratu ziren beste 15 kolektibitateekin. Desfileak lau kilometroko bidea egin zuen, hiri erdigunetik Nazioen Parkea deritzon guneraino. Euskaldunek, haur zein nagusi, alai bete zuten bidea, euskal jantzi tradizionalak soinean.

Euskal Jatorri en Fiesta del Inmigrante de Oberá 2012 (1)

[Ezkerretik eskuinera, Alberto Pernia, L. F. de Etcheto, Maite Andueza Etcheto, Marta Sarasola, Mariangeles Rosciani (Amaia alaba besoetan duela), Ma. Virigina Labat eta Alba Ibarrola, Oberako Gizataldeen Desfilean (argazkia PosadasEE)]

Nazioen Parkean Immigranteen Eguneko bi asteko jaiari hasiera eman zion ekitaldia egin zen, Misiones probintziako gobernadorea, Maurice Closs, buru zelarik. Ekitaldi honetan Obera hiriko intendenteak (alkateak) omenaldiaren agiri oroigarria eman zion Isabel Beitiari, 50 urtetan Misionesen kulturaren alde egin duen lana eskertuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia