Irun, Gipuzkoa. Irungo familia euskaldun bat euskaran murgildu nahi duen au pair baten bila dabil, 2018-2019 ikasturterako, irailetik uztaileraino. Frantsesduna izan eta euskaraz moldatzea eskatzen da.
Frantsestuna izan behar duenez, Frantzia, Begika edo Quebec-Kanadako neska gazte batengan pentsatu dute, eta deia bertako euskal etxe eta diasporakideei luzatzea bereziki.
Haurrak gustukoak dituen gazte bat beharko luke izan, haurrekiko jarrera ona duena, ideiak dituena haurrekin jolasteko, pertsona alaia eta ekimentsua.
Baldintza zehatzak negozia litezke, baina baldintza eta datu orokorrak hauek lirateke:
-Bost dira familian, aitama eta hiru haur, 10, 7 eta 4 urtekoak, aita ingeniaria eta ama kinesoterapeuta
-Lana, berez, astean zehar eskolara haurren bila joatea litzateke eta etxeratzea, gurasoak lanetik etorri arte
-Beraz, goizak libre eta arratsaldetan laupabost ordu haurrekin
-Gela eta janaria barne, asteburuak libre eta diru-kopuru bat
-Haurren oporrak eta asteazkenak haurrekin
-Ikasteko edo klaseak hartzeko aukera izango luke
-Familiarekin eta inguruarekin euskara praktikatzeko aukera
-2018-2019 ikasturterako, irailetik uztailera
-Nahi izan ezkero, Gabonetan oporrak euki litzake, eta baita urtean zehar beste pare bat aste ere
Interesatuek, informazio gehiago eska dezakete edo kontaktatu honako emailaren bidez: jonegorritxategi3@gmail.com (Jone)