euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñeko Ortzadar taldeak iaz Argentinan bertako Nafar Etxeekin grabatu dokumentala emango dute gaur Durangon

2023/12/06

Nafar Haziak dokumentalaren kartela euskaraz eta gaztelaniaz
Nafar Haziak dokumentalaren kartela euskaraz eta gaztelaniaz

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Gure diaspora gaur Durangon zabalduko den bertako 58. Azokako programako parte izango da, ia lehenengo minututik gainera, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak iaz grabatu eta oraintsu aurkeztu duen 'Nafar Haziak' dokumentala gaur goizean bertan jendaurretuko baitute Azokan. Emanaldia Durangon, gaur asteazkena izango da, goizeko 11:00etan, Irudienean, Zugaza Zinema Aretoan, sarrera doanik, aretoaren edukia bete arte.

Izan ere, bidaia ederra egin zuen iazko azaro-abenduan Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak Argentinara, eta bertako lau Nafar Etxeak bisitatu eta bertako kideekin aritzeko aukera izan zuelarik, ondotik, Nafarroako Gobernua laguntzaile, bidaian barrena grabatu irudiekin eta esperientziarekin 'Nafar Haziak' ekoitzi du. Dokumentala azaroaren 19an (euskaraz) eta 20an (gaztelaniaz) estreinatu zen Iruñean eta gaur bertan, Durangoko Euskal Liburu Azokaren inaugurazio egunean aukera berria izango da ikusteko.


Nafar Haziak-en trailerra

"Nafar Haziak, Argentinarekin 10.000 km lotzen dituen kultura bat" leloarekin aurkezten dute dokumentala. "Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolívar eta Mendozan dauden lau zentroetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak eman zitutzen, baita hitzaldiak eta dantzaldiak ere". "Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikusten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentinaren eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea?"

- Izenburua: Nafar-Haziak
- Azpititulua: Argentinarekin 10.000km lotzen dituen kultura bat
- Generoa: Dokumentala
- Zuzendaritza eta gidoia: Izaskun Barber De Carlos, Rut Etxarte Buezo
- Muntaia eta produkzioa: Izaskun Barber De Carlos
- Produkzio koordinatzaileak: Nora Urtasun Guallar, Ander Zudaire López
- Argazki zuzendaritza: Rut Etxarte Buezo
- Soinu nahasketa: Asier Sánchez Iturrioz
- Dron irudiak: Arkaitz Zudaire López
- Diseinu grafikoa eta kartela: Ainara Fuertes López
- Iraupena: 68 min
- Formatua: Dokumentala
- Hizkuntza: Euskera eta gaztelania
- Filmaketa herrialdea: Argentina
- Ekoizpen-urtea: 2023



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia