euskal diaspora eta kultura
2008/07/04
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Aurtengo Sanferminak igandean hasiko dira Iruñeko Udal plazan. Euskal Herria osotik eta atzerritik iritsitako festazaleek jarduera kultural ugariz gozatu ahal izango dute astean zehar: berbenak, musika bandak eta giro alaia, beste zenbait ekitaldiren artea. Asteleheneko goizeko zortzietan dena prest egongo da entzierroko lehenengo zezenei harrera egiteko eta Iruñean bildutako korrikalari eta ikusleekin batera, asko izango dira munduan zehar jaiarekin bat telebista edo internet bidez egingo dutenak. Urtero gero eta jarraitzaile gehiago biltzen dituen ekimen hau munduko edozein lurraldetan jarraitu ahal izango da interneten bidez honako webguneei esker: www.sanferminonline.net, www.cuatro.com eta www.sanfermin.com.
Munduan zehar asko dira jaiarekin bat egingo duten euskal elkarteak. Argentinako Rosarioko Euskal Etxeak, adibidez, egun batzuk aurreratuko du San Fermin jaiaren hasiera eta gaur gauean lagunarteko afaria egingo du 21:30etatik aurrera. Bihar 13:00etan Carmita Batllek Sanferminei buruzko irratsaioa eskainiko du L.T.8 Radio Rosario-n eta arratsaldean 'Manuel Turrillas' Fanfarreak musika ekitaldia eskainiko du. Igandean, txupinazoak jaiari hasiera emango dio eta jardueraz beteriko astea edukiko dute aurretik. Egitarau osoa ikusteko jo hona.
Bestalde, Mexikoko Euskal Etxeak San Fermin jaiaren ospakizunean parte
hartuko du ere. Euskal-mexikarrek bazkaria egingo dute bihar $250.00
prezioaren truke.
Trikitixak Bartzelonako kaleetan eta mus txapelketa Eusko Aterpean
Bartzelonako Euskal Etxeko kideak eta lagunak elkarteko egoitzan bilduko dira igandean, 11:30etan, Iruñeko txupinazoa telebistaz jarraitzeko. Arduradunek hamaiketakoarekin joateko proposamena egin dieta bertara biltzeko asmoa duten festazaleei. Jarraian, festa kataluniar hiriburuko kaleetan zehar zabalduko da trikitixen doinuekin.
Ozeano Atlantikoaren beste aldean, Argentinako General Rodriguez hiriko Eusko Aterpea Euskal Etxeak mus txapelketa bat antolatuko du festa ospatzeko. Ekitaldia igandean egingo da 15:00etatk aurrera. Parte hartu nahi duten bikoteek izena emateko aukera dute oraindik. Gaur bertan egin dezakete 17:30etatik 19:30etara, edo bihar 11:00etatik 12:30etara Mitre 370 kaleko egoitzan. Bikote bakoitzak $15 ordaindu beharko du eta txapelketan edariak, opilak eta pintxoak eskainiko dira.
Santuari oroimena Vatikanon
San Ferminek ordezkari bikaina edukiko du Iruñetik kanpo Aizaga Ganbera Abesbatzari iruindarrari esker. Egun hauetan Italian burutzen ari diren biraren barruan, koristek euskal kantak eskainiko dituzte astelehenean Vatikanoko San Pedro mezan santua omentzeko. Gauean, berriz, italiar hiriburuko Associazione Culturale Euskara-k euskal afari batera gonbidatuko ditu kantariak festa tradizionala ospatzeko.
Bestalde, La Platako
Euzko Etxeak 14 eta 58 kaleko
egoitzan egingo duten kultur ekitaldi batekin omenduko dute santua hilaren 13an. Venezuelako
Caracaseko eta Valentziako Euzko Etxeak ere ez dute festa alde batera utziko eta beste zenbait
ekitaldi burutuko dituzte. Amerikan
jaialdiarekin jarraitzen duten bitartean, Iruñean bildutako partaideek ¡Pobre
de mí! kantatuko dute hilaren 14an, gaueko 12tan, aurtengo jaiari amaiera
emanez eta datorren urterako falta diren egunen zenbaketa hasiz.
Lotura interesgarriak
San Fermin on
line
www.sanferminonline.net
Cuatro telebista
katea
www.cuatro.com
San Fermin
jaiaren webgunea
www.sanfermin.com
Aizaga Ganbera
Abesbatza
www.aizaga.org
Bartzelonako
Euskal Etxea
www.euskaletxeak.org
Rosarioko Euskal
Etxea
www.centronavarro.com
Mexikoko Euskal
Etxea
www.centrovascomexico.com
La Platako Euzko
Etxea
www.centrovasco.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus