euskal diaspora eta kultura
2013/04/12
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Iruñeko Bernart Etxepare eskola publikoak antolatuko du aurten Sortzen Ikasbatuaz elkartearen euskal eskola publikoaren aldeko festa, datorren maiatzaren 18 eta 19an. Egun horri begira giroa berotzeko euskararen aldeko kanpaina abiatu du eskolak, "Nik ere putz eginen dut!" lelopean.
Kanpainari eta euskarari hatsa emateko asmo hori “putz” egiteko keinuaren bitartez irudikatu du eskolak. Euskaltzale askok bat egin dute jada egitasmoarekin, baina eskolak haurrei erakutsi nahi die euskarak mugak gainditu dituela eta munduan zehar ere hitz egiten dela. Horregatik, Diasporako euskaldunei ere kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.
Bideoak zein argazkiak
Erraza da parte hartzea, nahikoa da bideotxoa grabatzea “Nik ere putz eginen dut!” esaldia esanez eta gero putz eginez. Edo argazki bat ateratzea putz eginez. "Ongi legoke irudietan zein hiri edo herritakoa zaren ikustea, horrela kanpainari dimentsio zabalagoa emateko", esan dute arduradunek.
Grabatutakoa, gurejaia2013@gmail.com posta elektronikora behar da bidali. Kanpainari buruzko informazio gehiago www.gurejaia.info webgunean.
Hona hemen bideo adibide batzuk:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus