euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñeko alkate Joseba Asironek Rosario Nafar Etxeko lehendakari berria, Raul Amatriain, errezibitu du

2017/09/25

Harreraren argazki ofiziala Joseba Asiron eta Raul Amatriain erdian
Harreraren argazki ofiziala Joseba Asiron eta Raul Amatriain erdian

PUBLIZITATEA

Iruñeko alkate Joseba Asironek Udaletxeko bulego ofizialean errezibitu du Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari berria, Raul Osvaldo Amatriain. Elkarretaratzea Diasporako ordezkaria Nafarroara, bere burua aurkeztu eta lotura-hariei eutsi eta komunikazioa eta elkarlana sakontzearren egiten ari den bisitaren baitan kokatu behar da, joan den abenduan nafar etxe rosariotarreko bazkideek hautatua izan ondoren.

Iruñea-Pamplona. Iruñeko Udaleko buruaren eta Argentinako Rosarioko Nafar Etxeko ordezkariaren arteko bilera joan den ostiral goizean gauzatu zen, bi aldeetako bi ordezkaritzak bat egiten zutenean Asiron alkateak bere bulegoan antolatutako hitzorduan.

Elkarretaratzeko partaide izan ziren, besteak beste, Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorreko zinegotzi-ordezkari Patricia Perales; eta Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi-ordezkari Maider Beloki, baita nafar etxe argentinarreko zenbait ordezkari ere.

Rosarioko Nafar Etxea 1913an sortu zen Santa Fe probintzia argentinarreko hiri horretan Nafarroako etorkinen eta euren ondorengoen arteko loturak estutzeko; hainbat zerbitzu eskaintzeko bere bazkideei, besteak beste kultura eta kirol alorrekoak eta sozialak, tartean Nafarroako tradizio eta ohiturak sustatzea, pilotazaletasuna suspertzea eta antzeko erakunde nafarrekiko harremanak areagotzea, bakideekiko babesa eta aurrerabidea zainduz.

2005ean Foru Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina eman zion, Nafarroako ohiturak zaintzen eta hedatzen egindako ehun urtetik gorako lanagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia