euskal diaspora eta kultura
2009/07/13
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Senidetutako hirien ordezkariei egiten zaien harrera ekitaldia ohikoa da sanfermin garaian. Bost dira, izan ere, elkarrekin senidetutako hiriak, hala nola Iruñea bera, Kolonbiako Pamplona, Alemaniako Paderborn, Japoniako Yamaguchi, eta Lapurdiko Baiona. Horietarik, aurtengoan etorri dira, Kolonbiako Pamplonako ordezkari bertako alkate Klaus Faber, eta Baionako alkateorde Jean-René Etchegaray. Baiona eta Iruñea izan ziren senidetu ziren lehenak, 1960. urtean.
Bildutako lagunak Iruñeko Condestablearen Jauregia bisitatu zuten, Barcina alkatea gidari, eta alkateak berak zuzendu zizkien gonbidatuei harrera hitzak, ongi etorria emanez Iruñera, "irekia den hiria", aldi berean "erro eta tradizioduna izanik".
bere aldetik, Baionako auzapezaren ondokoak, Jean-René Etchegaray-k, azpimarratu zuen heldu den urtean beteko direla 50 urte hiriburu lapurtarra eta nafarra senidetu zirenetik, 1960eko ekainaren 19an, eta hori dela-eta bi hiriak prestatzen ari direla 'kultur ekitaldi amankomunak'.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus