euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñean bukatu dute Navarra 2007 Nazioarteko Ikastaroa Txile eta Argentinako nafar etxeetako 41 gaztek

2007/08/02

Miguel Sanz presidenteak, ikastaroko gazteak hartu zituen joan den asteleheneko bukaera ekitaldian
Miguel Sanz presidenteak, ikastaroko gazteak hartu zituen joan den asteleheneko bukaera ekitaldian

PUBLIZITATEA

Argentina eta Txileko nafar etxeetako 41 neska-mutiko izan dira guztira Navarra 2007 Nazioarteko Ikastaroa burutu dutenak. Joan den astelehenean Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Foru Jauregian hartu zituen, ikastaroaren bukaera ekitaldian. Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen ekimen honi esker 41 gazteek euren arbasoen lurra gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bi asteetako egonaldian.
Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Txile eta Argentinako ikastaroan parte hartutako 41 gazteak hartu zituen joan den astelehenean Iruñeko Foru Jauregian, Navarra 2007 izeneko ikastaro honen bukaera ekitaldian. Sanzekin batera nafar gobernuko zenbait goi kargu eta Rosa María Ibañez, Nafar Etxeen Espainiako Federazioko lehendakaria, izan ziren. Ekitaldian zehar Buenos Aires, Rosario, Mar del Plata, Bolívar, Mendoza eta Txileko Santiagoko ordezkari gazteek euren esperientziari buruzko hausnarketa egin zuten.

Miguel Sanz presidenteak, bere aldetik, ikastaroan zehar egindako lehiaketen sariak eman zituen: 'Nafarroa esaldi batean' eta bakarrizketa lehiaketak. Ondoren ikasle bakoitzak bere diploma jaso zuen eta nafar etxeetako ordezkariek Nafarroako banmdera bana jaso zuten. Ekitaldiari bukaera emateko parte hartzaile guztiek bazkaria egin zuten Maisonnave Hotelean.

[Goiko irudian ikastaroko 41 gazteak Miguel Sanz presidentearekin]

Bakarrizketak eta 'Nafarroa esaldi batean'

Bakarrizketa lehiaketari dagokionez irabazlea 'Cuando la realidad se torna en un suelo' lana izan zen. Gidoilariak ,Christopher Ward, José Miguel Undurraga eta Kart Schlueter, Txileko Santiagoko Nafar Etxekoak eta bakarrizketa aurkeztu zuena José Miguel Undurraga. Beste lan hauek, berriz, accesit-a jaso zuten: 'Navarra, pasado, presente y futuro', Mar del Platako nafar etxekoek idatzita eta Melisa Sannazzarok antzeztua; eta 'Recorriendo Navarra en 7 días', Txileko Nafar Etxeko Diego Arraztio, Mitzi Belmar, Constanza Urzúa eta Alejandro Urzúak idatzita eta Diego Arraztiok antzeztua.

Bigarren lehiaketak 'Navarra en una frase' izenburua zuen eta bertan herrialdearen izaera esaldi bakarrean hobeto laburtu zutenak jaso zuten saria. Honokoak izan ziren irabazleak:

-'Navarra. Muralla de las tradiciones con puentes al futuro', Luisina Valorak idatzia, Centro Navarro del Sud-eko kidea berau
-'Reino de Navarra, descubrilo, descubrite', Bolivarreko Nafar Etxeakoek aurkeztua
-'Cuando vine al mundo, no pude elegir; ahora que puedo, Navarra hasta el fin', Facundo Lucero, Mendozako Nafar Etxeko ordezkaria berau

Accesit-ak jaso zituzten esaldiak, aitzitik, hauek izan ziren:

-'Mis raíces se nutren del agua de Navarra', Clara Ayanz, Buenos Aireseko Nafar Etxekoa
-'Hoy sí, Navarra en mis manos', Javier Amátriain eta Alejandro Bello, Rosarioko Nafar Etxekoak
-'Navarra. Tus cadenas atan corazones, y tu esmeralda llena de verde esperanza a tus hijos peregrinos que caminan por América', Constanza Urzúa, Txileko Nafar Etxekoa
-'Semillas de Navarra, bosques de América', María Gracia Rigoni, Mendozako Nafar Etxekoa


Lotura interesgarriak

Buenos Aireseko Nafar Etxea, Argentina
www.centronavarro.org

Rosarioko Nafar Etxea, Argentina
www.centronavarro.com

Argentina eta Txileko Nafar Etxeetako 41 gazte Navarra 2007an
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia