Hogei urte dira Keiko Suzuki iritsi zela Nagoya-tik, Japonian, Iruñera, Filologia Hispaniarra ikastera. Gaur egun japoniera irakasle dihardu Nafarroako Hizkuntz Eskola Ofizialean, euskaldundu egin da eta pilotazaletzat aurkezten du bere burua. Elkarrizketa egin diote Sara Huarte eta Iñaki Portok eta Noticias de Navarra egunkarian gaztelaniaz argitaratu.
Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Hogei urte baino gehiago dira Keiko Suzuki Nagoya sorterria utzita Iruñera etorri zela Nafarroako Unibertsitatean Filologia Hispaniarra ikastera. Geroztik nafar hiriburuan finkatu da, bi alaba dauzka eta ongi ikasi du euskara. Izan ere gustukoa eta afizio du ETBek ematen dituen pilota partidak euskaraz segitzea eta hori egin ahal izatea izan zuen euskara ikasteko akuiluetako bat. hamaost urte dira japoniera irakasle ari dela Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean
70 bat ikasle oemn dauzka japoniera ikasle Nafarroako Hizkuntz Eskola Ofizialean, tartean mintza praktikakoak. Bere aburuz japoniera ikastea ez da gainerako hizkuntzak ikastea baino zailagoa, "grafia berrira egokitu beharra dago", hori bai, bistan denez "alfabeto bera duen hizkuntza bat ikasterakoan hori dagoeneko aurreratua baitaukazu". Ahoskerari dagokionez, arazorik ez, japonierak, euskarak eta gaztelaniak bezala bost bokal baizik ez baititu.
"Niree ikasleen artean ez dago nabarmentzen den soslaia berezirik. Batzuk kulturak erakarrita etorri dira, beste batzuk lan kontuak direla eta eta badaude baita ere dagoeneko beste hizkuntza batzuk mintzatzen dituztenak eta ikasten segitu nahi dutenak", aitortu dio Diario de Noticias egunkari nafarrari.
Ematen dituen eskoletan leku garrantzitsua dauka kultura japoniarra azaltzeak. Ezinbestekotzat jotzen du.
Elkarrizketa osorik Diario de Noticias de Navarran, hemen.