euskal diaspora eta kultura
2008/06/27
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Aizaga Kamara Abesbatzak Erromako 'I Castelli Incanti' Nazioarteko Herri eta Folklore Kantuaren jaialdiaren bigarren edizioan parte hartuz hasiko du italiar bira datorren ostiralean. Italia, Errumania, Espainia, Portugal eta Greziako abesbatzak ariko dira jaialdian. Aizagakoen kontzertua 21:15etan hasiko da Aricciako Palazzo Ghigi jauregian. Nafarrek Euskal Herriko zenbait autoreren obrak aurkeztuko dituzte, tartean Aranburu, Busto, Mocoroa, Jose Olaizola eta Madina.
Biharamunean, Aizagako kideek beste kontzertu bat eskainiko dute Nerniko Palazzo Ruspoli-n 17:00etatik aurrera. Uztailaren 6an jaialdiko partaide guztiek obra bat eskainiko dute ekitaldiari amaiera emateko. Bestalde, Erromako Associazione Culturale Euskara-ren lankidetzari esker, Iruñeko abesbatzak Vatikanoko San Pietro mezan kantatuko du San Fermin egunean. Kontzertua 17:00etan hasiko da eta bertan euskal eta kanta sakratuen bidez taldekideek patroia omenduko dute. Gauean, berriz, italiar hiriburuko euskal komunitateak afari batera gonbidatuko ditu kantariak festa tradizionala ospatzeko.
Etorkizuneko proiektuei dagokienez, Aizagak bere sorreraren 25. urteurrena ospatuko du urriaren 19an, eta Silvia Oses abesbatzako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez Italiatik bueltatu bezain pronto urteurreneko ekitaldien antolakuntzan lanean hasiko dira burubelarri. Momentuz data batzuk aurreratu daitezke: urriaren 10ean eta 11n kantariak Nafarroako Abesbatz Lirikoarekin arituko dira Iruñeko Baluarte Auditorioan, 'El rey que rabió' zarzuela aurkeztuz.
Lotura interesgarriak
Aizaga Kamara Abesbatza
www.aizaga.org
Erromako Associazione Culturale Euskara
www.euskara.it
'I Castelli Incanti' jaialdia
www.castellincantati.it
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus