euskal diaspora eta kultura
2008/07/15
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina.
Diasporako hainbat euskal etxetan azken asteotan Sanferminak ospatu dira, areto eta plazak gorriz eta zuriz jantziz. Argentinan, adibidez, Concordiako Euskal Kolektibitatea izan zen jai lehenago hasi zuenetakoa eta uztailaren 2an eta 5ean bi bazkari herrikoi antolatu zituzten. Buenos
Airesen, aldiz, Euskaltzaleak, Eusketxe eta Ekin erakundeek laurogei bat
laguni ireki zizkieten tabernako ateak pasa den ostiral gauean. Sekula Iruñeako jaiaz gozatzeko aukera izan ez dutenentzat afariaren
aurretik Itziar Tresek eta Carlos Jiménezek, etxeko bi lagun nafarrek, San
Ferminei buruzko mintzaldi elebiduna
egin zuten. Itziarrek euskeraz azaldu zuen nolakoak diren jai tradizional hauek eta nola bizi dituzten iruñarrek eta, Carlosek erdarara itzuli zituen bere hitzak.
“Iruñeko San Ferminetako
egun bat kontatzeko, -- hasi zen Itziar – esan dezakegu goizeko zazpietan
jendea Dianarekin esnatzen dela eta goizeko zortzietan entzierroa daukagula.
Zortziehun metrotako ibilbidea egiten dute sei zezenek eta sei mantsok.
Eguerdian, berriz, erraldoiak, txarangak, herri kirolak, euskal dantzak eta
horrelako ikuskizunak ditugu. San Ferminetan oso garrantzitsuak dira laguntaldeak edo peñak.
Peñak, berez, XIX. mendean jaio ziren aurretik ere koadrila txiki batzuk ere
baziren. Gaur egungoek ez dute zer ikusirik haiekin, izan ere, berrehun,
hirurehun bazkide osatutako elkarteak dira eta helburua errebindikazioa da.
Gaur egun hamasei peña dira. Arratsaldean zezen-plazara joaten dira eta
batzuetan zaila da ikuskizuna zein den jakitea, plazan gertatzen dena edo
peñek egiten dutena gradetan”.
[Itziar Tres eta Carlos Jimenez Euskaltzaleakek, Eusketxek eta Ekinek Buenos Airesen egin zutn ekitaldian]
Bukatzeko, Nafarroako lagunek Iruñeko
Sanferminetan egiten diren beste ekintza batzuk aipatu zituzten: “Beste ekintzen artean, zezen
suzkoa delakoa eta suziri lehiaketa daude. Lehiaketan Valentziatik,
Portugaletik, Italiatik eta leku askotatik etorritako taldeek parte harten
dute. Hamalauean jaia Pobre
de mí abestiarekin amaitzen da”. Hitz hauen ondoren ikusleek jaiaren bideo bat ikusi ahal izan
zuten. Tabernako arduradunek babarrunak prestatu zituzten gau berezi honetarako
eta gonbidatuak ordu txikiak arte geratu ziren, jolasetan eta dantzetan parte
hartzeko.
Dantza erakustaldia La Platan
Buenos Aires probintziako hiriburuan, La Platan, ospakizunak joan den igandean
izan ziren, Nuestra Señora de Guadalupe Parrokian eskaini zen mezarekin.
Gero, 11:30etan Moreno Plazan elkarteko dantza taldea aurkeztu zen eta euskal etxeko
lehendakariak, Javier Cluak, Gernikako arbolaren kimuaren omenezko hitz batzuk egin
zituen. Eguerdi aldera, euskal etxean bertan txupinazoa egin eta lehendakariak beste mintzaldi bat eman zuen. Ondoren gonbidatu guztiek bai
Argentinako bai Euskal Herriko ereserkiak abestu zituzten. Jarraian, bazkideek
eta lagunek Toki Alai aretoan bazkaldu zuten, eta Euzko Etxearen aspaldiko
argazkiak ikusi zituzten power point baten bidez. Arratsaldean, dantza talde
guztiek apartako ikuskizuna oparitu zieten gonbidatuei eta, jaiarekin
bukatzeko, Andre-azpibatzordeak pastelak eta txokolatea saldu zituen.
[La Platako Euzko Etxeako dantzariek eskaini zuren erakustaldiaren irudi eder bat]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus