euskal diaspora eta kultura
2012/10/11
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. ‘Euskal Etxearen ahotsa’, Kotoiaren Lurra erakundearen irratsaioa, beste frekuentzia batetik entzun daiteke joan den irailetik. Aldaketaren arrazoiei dagokienez, euskal etxetik azaltzen dute ordutegia egokiago bila eta hedapen zabalagoa lortze aldera utzi zutela aurreko tokia. Beti ere Oscar Nelson Bulacio aurkezle, ‘Euskal Etxearen ahotsa’ asteartero aireratzen da orain, iluntzeko 7etatik 8etara, Atlantis FM izeneko irratian, 94.3 frekuentzian. Horretaz gain, interneten ere badago entzungai www.atlantisfm943.com.ar helbidean.
Gogora dezagun Kotoiaren Lurra-ren eskutik eskaintzen den irratsaioa 2001ean jarri zela lehendabizikoz airean, eta etenaldiren bat gorabehera, hamaika urte daramatzala euskal etxearen eta Euskal Herriaren berri ematen Resistencia hiritik.
[Hainbat gizataldek hartu zuten parte Kultur Helenikoaren ekitaldien inaugurazioan, tartean, frantsesak, paraguaitarrak, friuldarrak eta euskaldunak (argazkiaEE)]
Beste alde batetik, Chacoko euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez, Kotoiaren Lurra-ren ordezkariek parte hartu zuten urriaren hasieran Resistencia-n, Greziako Gizataldearen omenez antolatutako ekitaldien inaugurazioan. Ekitaldiak hilabete osoan zehar egingo dira probintziako Kultur Institutuko Kulturen Etxean. Erkidego grekoaren presidenteak esker beroak eman zizkien bertaratutako euskaldunei ekimenean izateagatik eta urtean zehar eskainitako lankidetzagatik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus