Irisarri, Irizarri, Hirisarri, Yrisarri… urteen bueltan aldaketa asko izan ditu abizenak, baina denek ala denek jatorri berbera dute. Larunbat honetan, Irisarri abizena duen edonork hitzordua du Igantziko Irisarri Jauregian. Bertan, abizen honen bilkura egingo da, eta izen bereko jauregia ezagutu ahalko dute. Horrez gain, abizenari buruzko hitzaldi bat emango dute eta bazkaria egingo da. Izena emateko epea bihar itxiko da.
Igantzi, Nafarroa. Irisarri deitura dutenen bilkura larunbat honetan egingo da Igantziko Irrisarriland abentura eta turismo parkean. Gune honen erdi-erdian dago Irisarri Jauregia, XVI.mendeko eraikina, goitik behera berrituta eta hotel bihurtua. Irrisarriland-eko kudeatzaile den Joxe Elgorriagak dioen ez, "Irisarri Jauregia da munduko Irisarri guztien sorburua, hemendik atera ziren beste guztiak". Guk ez dakigu, zuzen, hala denez, baina estakuru edo aitzaki ona izan daiteke Irisarri deitura dutenen famili bilkura egiteko, sorburua hor izanik ala Baxenabarreko Irisarrin. Eta, izan ere, egia da Hego Ameriketako herrialde eta eskualde batzuetan, deitura edo abizen zinez zab aldua dela Irisarri.
Igantziko Irisarri Jauregiaren eraberritzea 2014an egin zen, eraikinaren historia eta ezaugarrika errespetatuz. Sarrera nagusian, Irisartarren armarria ikus daiteke. "Gure helburuetako bat leku honen historia zabaltzera eta ezagutzera ematea da. Munduko Irisartar guztientzako topaleku eta erreferentzia-gune izan nahiko genuke", agertu du Elgorriagak.
Diasporan ere
Esan bezala, Euskal Herriko Irisarri deituiradunez gain, badira Diasporan ere makina bat Irisarri. "Izan ere, Uruguaien bi urtean behin Irisarritarren bilkura bat egiten dela jakin ahal izan dugu sare sozialen bitartez, gure topaketa iragartzen ari ginenean", azaldu du Elgorriagak.
Bilera interneten zabaltzeko, ideiaren sustatzaileek Facebook-en profil bat ireki diote Juanes de Irisarri-ri, ezagutzen aurreneko familiako kideari. XVI. mendean bizi izan zen, eta berak sortutako familia zabal honek Ameriketara ere zabaldu zituen adarrak. Han, esaterako, XVII mendean familiako kide bat, Antonio José de Irisarri y Alonso izenekoa, Guatemalako erregeorde izan zen.
Egitaraua
Bilkuran makina bat jarduera egingo dira, abentura parkearen instalazioetaz eta jauregiaz gozatuz. Hona egitaraua:
-Bisita Jauregiari eta parkeari
-Bazkaria
-Irisarritarren historia eta genealogiari buruzko hitzaldia, Egoitz Teiletxea historialariarekin
-Ausartzen direnentzat, 370 metroko tirolina
Izena emateko epea bihar, irailaren 24ean itxiko da. Bazkariaren prezioa 35 eurokoa da (haurrak 15 euro).
Informazio gehiago, 948 928 922 telefonora deituz, edo e-maila idatziz info@irrisarriland.es helbidera.