euskal diaspora eta kultura
2013/06/10
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Irekita jarraitzen du Zazpirak Bat-ek antolatutako Zine Tailerrean parte hartzeko izena emateko epeak. Deialdia 8 eta 12 urte arteko umeei dago zuzenduta eta klaseak astean behin dira, abendura arte. Antolatzaileek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez “tailerrean ikus-entzunezko hizkuntza lantzen da, sormena eta ikertzeko grina bultzatuz. Hitzak, irudiak eta soinuak nahastuko dira umeek sortuko dituzten lanetan”.
Saioak teoriko-praktikoak dira, hau da, eskoletan ikusitako ikus-entzunezko materiala hartuko da abiapuntu ariketak burutzeko. Lanak taldeka gauzatuko dira, Leandro Rovere irakaslearen zuzendaritzapean.
Zine tailerrean parte hartu nahi duten neska-mutilek Entre Rios kaleko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitzara bertaratu behar dute, asteartez, arratsaldeko 6etan. Informazio gehiago eskuratzeko, 4217670 telefonora deitu edo zazpirakbatrosario@zazpirakbat.com helbidera jo. Facebook-ez ere egin daiteke, Rosarioko euskal etxea ‘Centro Vasco de Rosario Zazpirak-Bat’ izenpean.
Euskal Herriko geografiari buruzko hitzaldia
Bestalde, Zazpirak Bat-eko Kultur Azpibatzordeak antolaturik, Euskal Herriko geografiari buruzko hitzaldi bat eskaini zen joan den maiatzaren 17an euskal etxean. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Idoia Goñi eta Mikel Agirre arduradun, ekintzaren baitan euskal geografiaz ez ezik euskal geografiaren bitxikeriaz ere mintzatu ziren adituak.
[Kultur Azpibatzordeak gonbidaturik, Idoia Goñi eta Mikel Agirre irakasleen hitzaldia euskal geografiaz (argazkiaEE)]
Hitzaldia bukatutakoan, eztabaida interesgarria sortu zen hizlarien eta publikoaren artean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus