euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irekita dago Ikasi! 2007 euskal kultura ikastaroan izena emateko epea; doan, ekainean eta Renon izango da

2007/03/15

Ikasi! 2002ko ikasleak (argazkia EuskalKultura.com)
Ikasi! 2002ko ikasleak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesek (CBS) Ikasi! 2007 ikastaroaren datak ezagutzera eman ditu: ekainaren 6tik 8ra izango da, Renon. Ikastaroak euskal kulturan sakontzeko aukera emango die euskal amerikar komunitateko kideei eta arlo honetan interesa dutenei. Jardunaldietan euskera, historiaurrea eta euskal mitologia, euskal dantzak, literatura edo genealogia bezalako gaiak landuko dira, besteak beste.
Renoko Center for Basque Studiesek (CBS) Ikasi!-ren edizio berri bat prestatu du, eta dagoeneko irekita da doanezko ikastaro honetan izena emateko epea. Jardunaldiak ekainaren 6tik 8ra izango dira, Nevada-Renoko Unibertsitatean eta partehartzaileek egun horietarako ostatua eta janaria baino ez dute ordaindu behar izango. Ikasi!-ren azken edizioa 2005ekoa izan zen eta aldi hartan 40 bat lagunek ederki baliatu zuten euskal kulturaren munduan sakontzeko aukera. Orduan bezalaxe, ikastaroaren irakaslegoa euskal amerikar kultura arloko aditu eta ikertzaileek osatuko dute, horien artean Gloria Totoricaguena, Bill Douglass, Joseba Zulaika, Jill Berner, Lisa Corcostegui edo Pedro J. Oiartzabal, besteak beste.

Ikasi euskal komunitateko helduei zuzenduriko ikastaroa da eta euskal historia, literatura, dantza eta mitologia nozioak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Helduei zuzendua, izan ere, haur eta gaztetxoentzako NABOk antolatzen duen Udaleku kanpalekuaren nagusientzako bertsioa delako. Udalekuko haurren gurasoek beraientzako ere antzeko programa bat sortzea eskatu zuten, beraiek ere euskal kulturan bustialdi hori egiteko aukera hori izan zezaten. Aurtengo Ikasi!-n parte hartu nahi duenak informazio gehiago eskura dezake CBSko Kate Caminori deituz 775.682.5565 telefonoan edo e-maila bidaliz, hona.


IKASI! 2007 EGITARAUA

Wednesday, June 6, 2007

-9:00-9:15 a.m. Introduction Dr. Joseba Zulaika, Coordinator
-9:15-10:30 a.m. 40 years of the Center for Basque Studies. Jill Berner, Dr. Linda White & Dr. Bill Douglass
-10:45-12:00 p.m. Sweet Promised Land & Robert Laxalt. Monique Laxalt

Lunch on your own

-1:30-2:30 p.m. Basque Culture across Continents. Dr. Lisa Corcostegui
-2:45-3:45 p.m. Stories & Images of Basque Sheepherders Florence Frye & Linda Dufurrena
-4:00-5:00 p.m.Lertxun Marrak – Basque Tree Carvings. Dr. Joxe Mallea

Dinner on your own. Enjoy some Reno entertainment!

Thursday, June 7, 2007

-9:00-10:15 a.m. The History of NABO. Argitxu Camus Etxekopar (ABD)
-10:30-11:45 a.m. Internet Based Basque Communities. Dr. Pedro Oiarzabal.

Lunch on your own

-1:30-3:30 p.m. The Political Status of the Basque Country & the Peace Process. Drs. Pedro Ibarra, Xabier Irujo & Joseba Zulaika

We will reserve a party room at Louis' Basque Corner for those who wish to share a meal with the IKASI group. No-host dinner.

Friday, June 8, 2007

-9:00-10:15 a.m. German Relations with Collaborators during the Occupation of France 1940-1945. Dr. Sandra Ott
-10:30-11:45 a.m. Navigating the Globe. Dr. Carmelo Urza

Lunch on your own. Program ends at one so that those headed to Winnemucca for the NABO Festival will have time to make the drive.


Lotura interesgarriak

Ikasi! 2007-ri buruzko informazio gehiago
http://basque.unr.edu

Ikastaroaren programa
Ekainaren 6tik 8ra

Izena emateko
Dohanik

Ikasi 2005
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko ekainaren 25ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia