euskal diaspora eta kultura
2011/01/15
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Euskal Etxeak has daitezke jada 2011 urteko laguntzentzako eskabideak aurkezten, Eusko Jaurlaritzak Abenduaren 31an argitaratu baitzituen deialdi bakoitzaren xehetasunak. Bi dira eska daitezkeen dirulaguntzak:
-2011. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzak: Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak eta azpiegitura eta ekipamendu gastuak finantzatzea da laguntza hauen helburua. Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an itxiko da.
Informazio gehiago (dokumentazioa, imprimakiak eta eskabideak non aurkeztu), EHAAn argitaratutako deialdian, hemen.
-2011. urtean atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko euskal etxeei diru-laguntzak: Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an amaituko da.
Informazio gehiago (dokumentazioa, imprimakiak eta eskabideak non aurkeztu), EHAAn argitaratutako deialdian, hemen.
-Gaztemundu programa: Euskal etxeetako gazteei zuzenduriko programa, Euskal Herrian trebatzeko egonaldi bat egin dezaten. Aurtengoa urriko bigarren hamabostaldian egingo da, juxtu Mundu Biltzarraren aurretik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus