euskal diaspora eta kultura
2012/03/02
PUBLIZITATEA
[2012-03-03an eguneratua: AGORTUTA. NABOren 2012ko Udalekuk zeuzkan 105 lekuak bete dira dagoeneko, izen-emateak itxaron-zerrendara dira orain]
Boise, AEB. NABOk zabalik dauka aurtengo Udalekun izena emateko epea. Kanpamentua Boisen egingo da, uztailaren 17rik 25era, Euzkaldunak euskal etxeak antolatuta. Ekimenaren amaierarekin bat hasiko dira Boisen urteroko bertako San Inazio jaiak, aurten San Inazio egunaren aurreko asteburuan. Izena eman nahi duenak, eskabide-orri hau bete behar du eta lehen bait lehen bete, bidaltzeko epe teorikoa maiatzaren 1eraino luzatzen bada ere, lekuak 105 besterik ez baitira nazio osorako eta berehala beteko baita.
Kanpamentuaren prezioa 350 dolarrekoa da, 50 dolarreko seinalea eman beharko delarik. Partehartzaile guztiek 10 urtetik gora izan behar dute Udaleku hasi aurretik. Ordainketak online egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo NABOren webgunera.
Bestalde, kanpalekuaren prezioa ordaintzeko arazoak izan ditzaketen familientzat NABOk Aita Martxel Tillous Gazte Beka eskaintzen du, urte askoan AEBetako euskaldunen apeza izan zenaren oroimenez. Beka hau apirilaren 1a baino lehen eskatu behar da (erantzuna apirilaren 20a baino lehen jasoko dute eskatzaileek). Beka eskatzeko, bete eskabide-orri hau.
-San Frantziskon egin zen 2011ko Udalekuko argazki eta kronikak, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus