euskal diaspora eta kultura
2011/08/04
PUBLIZITATEA
Viña del Mar, Txile. Solasaldi animatua partekatu zuten Iratxe de Madariagak, Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriartek eta euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordeko zenbakit kidek, Bilbon irailetik aurrera --lan-eremua Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa dituela-- Txileko ohorezko kontsul lanetan hasiko den euskal-txiletar emakume honen bisita kari.
Eusko Etxeak egoitza berria duen eta inaugurazio ofiziala oraindik deitua ez duen eraikin lortu berriak --Jaurlaritzaren dirulaguntza bat medio eta aurreko behin-behineko egoitza iazko lurrikarak kaltetu ondoren-- Viña-Valparaisoko euskal elkarteak egoitza propioa izateko zeukan irrikari erantzuten dio, elkartea sortu zenean egoitza propioa izana baitzeukan Txilen sortzen bigarren euskal etxea izan zen honek.
Kontsul berriak Txilera egin duen bisita eta Bostgarren Erregiotik pasatu izana baliatu nahi izan ditu oraindik erabat egokitzen ari diren Viña del Mar-eko euskal egoitza berria ezagutzeko eta bertako arduradunekin iritziak trukatzeko.
-Viña-Valparaisoko Eusko Etxea: www.euskoetxea.cl
-Txileko Kontsulatua
Mazarredo Zumardia, 15-2ºC 48001 BILBO
Tel: +34944244534 Fax: +34944244440
emaila: consuladochilepaisvasco@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus