euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irantzu Lekue eta Neuquengo 'Baskos de la Confluencia' EEa partaide Neuquen-en "Aire Zabaleko Museo’aren sorreran

2019/12/20

Irantzu Lekue eta Neuquengo Baskos de la Confluencia Euskal Etxeko lagunak Aire zabaleko museoan
Irantzu Lekue eta Neuquengo Baskos de la Confluencia Euskal Etxeko lagunak Aire zabaleko museoan

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Viviana Campettik zuzendutako proiektuaren helburua hiriko kale bat ‘aire zabaleko arte museo’ bihurtzea izan da, honako erakunde eta elkarteen eskutik: probintziako eta udaleko Kultura Zuzendaritza, Arte eta Kultura artekotasunaren Udalbatza, eta Neuquen Handiko Auzoko Batzarra. Hiriko, eskualdeko eta nazioarteko artistek hartu dute parte ekimenean, tartean eta Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak egindako kudeaketari esker, Irantzu Lekue margolari gasteiztarrak.

Eurak egindako muralaren gaiari dagokionez, artistak eta auzokideek adostuta, ama eta alaba bat agertzen dira hizketan, San Martin de los Andes herriko paisaia ikus daiteke eta baita Silvio Rodriguez abeslari kubatarraren ‘Yo te quiero libre, libre de verdad’ esaldia irakurri ere, euskaraz eta gaztelaniaz. “Euskal Herrian eta Argentinan dekonstrukzioa ari dira lantzen, baita feminismoaren mandatu berria eta emakumeen ahalduntzea ere eta horretaz doa murala”, azaldu digu Euskal Etxeko kide Pablo Aguirrek..

“Gure Elkartearen helburuak euskal kultura sustatzea dira, gure komunitatearekin loturak sortzea eta, hortaz, Irantzuren bisitarekin biak bete ditugu egun hauetan”, gaineratu du euskal etxeko bozeramaleak.

Gogora dezagun Irantzu Lekuek beste bi mural pintatu dituela aurreko egunetan Mendoza probintzian, bata Godoy Cruzeko eskola batean eta bestea hiriko Denak Bat Euskal Etxean. Lan hauei buruzko informazio gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia