euskal diaspora eta kultura
2012/02/15
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Irakurtzeko grina sendotzeko asmoarekin jaio da 'Irakurle-On'zerbitzua Laurak Bat euskal etxean. Bertoko liburutegian dauden euskaraz zein gaztelaniazko mota eta genero askotako liburu, testu, aldizkari eta dokumentuak irakurleengandik oso gertu daude, eta etxera eramateko -- eta lasai-lasai irakurtzeko – eskatzen duen baldintza bakarra bazkide kuota egunean izatea da.
Liburuak 15 eguneko epetik atera daitezke liburutegitik, dagokion fitxa bete eta gero. Maileguaren epea luzatu daiteke alea erabilgarri dagoen bitartean, hau da, beste kide batek eskatzen ez badu. Berritzea e-mailez (biblioteca@laurakbat.com.ar) edo telefonoz (4383 3903) egin ahal izango da.
Irakurle-On' programaz gain, Laurak Bat euskal etxeko liburutegiak honako zerbitzu hauek ere eskaintzen dizkio komunitateari:
- Irakurketa isilerako gela: erabilera gutxiko eta liburutegitik ateratzen ez diren liburuak daude gela honetan;
-Irakurketa librerako gela: publiko orokorrari dago irekita. Apaletan
liburu, aldizkari, hiztegi eta beste hainbat argitalpen aurki daitezke.
Ordenadoreak ere badaude, internet-en kontsultak egin ahal izateko;
- Liburutegiko erantsi: funts historikokoak ez diren liburuak gordetzen
dira hemen. Gela honetan kudeaketa lana egiten da eta materiala kopiatzeko
zerbitzua eskaintzen da. Ikus-entzunezko materialak ere topa daitezke hemen.
- Kultura Saila: Zuzendaritza kudeaketaren aldeko lana egiteko arloak
funtzionatzen du hemen. Kultur azpibatzordea eta “Antzeko erakuntzak” ere
biltzen dira gela honetan. Euskara irakasleen bilgune eta irakasteko materiala
gordelekua ere bada.
Bide batez, euskal etxeko arduradunek jakinarazten dute hiru erabiltzaile motari zuzentzen diela liburutegiaren zerbitzua: 1) barruko erabiltzaileei, Laurak Bat-eko bazkideei, hain zuzen; 2) euskal etxeen arteko erabiltzaileei: Argentinako beste euskal erakundeetako bazkideei; 3) euskal erakundeetako kideak ez diren ikertzaile, ikasle eta oro har, euskal gaietan interesa dutenei. Laurak Bat euskal etxeko liburutegia egunero dago irekita – astearteetan izan ezik – arratsaldeko 6:30etatik 9etara.
'Ipuin Akelarrea'
Irakurketarekin lotura handia duen Laurak Bat-en beste proiektua 'Ipuin Akelarrea' da. 2010ean hasitako ekimen hau arrakastatsua suertatu zen oso eta aurten bere hirugarren urteari ekingo dio aurreko zikloen ereduari jarraituz. “Ahozko kontaketa jardunaldiek euskal eta orokorrean literatura unibertsalean zeharreko ibilbidea proposatzen dute, irudimenezko bidaietan”, azaldu zuten kontalariek. Saioak hilean behin izango dira, Laurak Bateko egoitzan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus