euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irailaren 7, 10 eta 11an izango aurten Euskal Jaia Uruguaiko Floresen, bertako Euskal Etxearen 25. urteurrena ospatuz

2016/09/02

Flores'ko 4. Euskal Jairaren afixa
Flores'ko 4. Euskal Jairaren afixa

PUBLIZITATEA

Hiru eguneko programa antolatu dute Flores’ko Euskal Etxea elkarteko lagunek euren instituzioaren 25. urtemugarekin batera hiriko IV. Euskal Jaia ospatzeko. Ekitaldian mota askotako aktibitateak eskainiko dizkio Euskal Etxeak komunitateari, Uruguaiko eta Brasilgo beste zenbait euskal etxe lagun.

Flores, Uruguai. 25 urte beteko ditu datorren irailaren 7an Flores departamentuko Trinidad hiriko Euskal Etxeak eta urteurren ospakizunaren baitan bere Euskal Jaia ere egingo du instituzioak. Festaren programa honakoa izango da:

-Irailaren 7an, iluntzeko 8etan, Microcine Plaza aretoan, instituzioaren Batzarra egingo da, Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria izendatzeko. Areto berean Euskal Herriko baserrien argazki erakusketa ipiniko da ikusgai. Behin bilera bukatuta, gero emankorraren alde egingo dute topa agintariek eta bildutako kide eta lagunek.

-Irailaren 10ean, gaueko 9etan, Club Campestreko Ardo Aretoan, ardo dastaketa eta euskal afaria. Uruguaiko hainbat upeltegik eskainiko dituzte euren produktuak eta sukaldaritza Martin Luna chefaren esku egongo da.

-Irailaren 11an, iluntzeko 8etan, hiriko Konstituzio Plazan, Euskal sukaldaritza Azoka, Uruguaiko eta Brasilgo beste euskal etxe batzuk lagun, tartean, Saltoko Euskaldunen Taldea, Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento eta Montevideoko Euskal Erria. Azokan, plater tipikoak eskaintzeaz gain, oroigarri eta eskulanak salduko dira. Musika eta euskal giroa ere ez dira faltako Floresko 4. Euskal Jaian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia