euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irailaren 30a azken epea originalak aurkezteko Nevadako Unibertsitatearen ingelesezko Euskal Idazkuntza Lehiaketara

2022/09/01

Euskal gaiko ingelesezko lanek har dezakete parte lehiaketan. Sarituek, besteak beste, argitaratuak izateko aukera daukate
Euskal gaiko ingelesezko lanek har dezakete parte lehiaketan. Sarituek, besteak beste, argitaratuak izateko aukera daukate

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Irailaren 30a izango da azken eguna idazlan originalak aurkezteko Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) antolatutako 2022ko Euskal Idazkuntza Lehiaketan. Gogora dezagun Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketa Zentroak urtero plazaratzen duen lehiaketa honetara euskal gaiko ingelesezko testuak aurkez daitezkeela eta hiru sari bereizten dituela edizio oro, hiruei argitaratuak izateko aukera emanez. Saridunen izenak azaroan emango dira aditzera.

Hiru lan gailenduko dira, bakoitza honela hornitua

-Lehenengo saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 500 dolarreko txartela eta lana argitaratzeko kontsideratuko da
-Bigarren saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 150 dolarreko txartela eta lana argitaratzeko kontsideratuko da
-Hirugarren saria: Euskal literatura liburu sorta eta lana argitaratzeko kontsideratuko da

Arauak  (ikus hemen)

-Aurkeztutako lanek originalak behar dute izan eta argitaragabeak
-10.000 eta 100.000 hitz bitartekoak
-Lanak argi identifikatuta behar dira aurkeztu, eta entregatu kartazal edo email bat lagun dutela, egilearen izena eta kontaktubideekin. Lanean ez dira datu horiek adieraziko
-Aurkeztutako lanak ez dira bueltatuko. Mesedez kopiak bidali
-Generoa edozein izan daiteke, hala nola, baina adibide gisa bakarrik: literatura fikzioa, kontaketa labur bildumak, ez-fikzio kreatiboa, memorioak, haur literatura...

Lehiaketa elkarrekin deitzen dute Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek eta Boise State University-ko (BSU) Basque Studies Program-ek.

Lanak basque@unr.edu helbidera behar dira bidali; edo bestela posta arruntez hona:

Center for Basque Studies
University of Nevada, Reno / MS 2322
1664 N. Virginia Street
Reno, NV 89557-2322

2021eko edizioko irabazlea Kathleen Epelde izan zen bere obra 'Time Talk'ekin. Lana gutxi barru egongo da erosgai CBSren denda birtualean.

-Lehiaketari buruzko informazio osoa eta xehetasunak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia