euskal diaspora eta kultura
2013/07/11
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euzko Alkartasuna hotela Macachinen dago, Pampa argentinarrean, eta bere diseinu, tankera, kolore eta moldeetan euskal ukitu sakona du, bertako euskaldunek euren herriaren, hizkuntza eta kulturaren lekuko, eta horiekiko euren atxikimendu eta maitasun handiaren adierazgarri eraiki baitzuten.
Horregatik, gure irakurle eta lagunei hotelean bi gau pasatzeko aukera ematen diegu: bi pertsonarentzako bi gau, luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne, 2013 edo 2014an erabiltzeko. Parte hartzeko, aski da galdera sinple bati erantzutea: Zein da zuretzat Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik. Erantzuna info@euskalkultura.com helbidera bidali, gaian “Euzko Alkartasuna Zozketa” adieraziz, uztailaren 23ko gauerdia baino lehen (Euskadiko ordua).
Parte hartzeko urratsak:Meacachingo Euzko Alkartasuna hotel berrituak goi mailako 36 logela dauzka eta gela bakoitzak honako baliabide eta zerbitzuak baitaratzen ditu: hozkailua, aire egokitua, wi-fi-a, LCD telebista, gosari, bazkari-afari zerbitzuak... eta horiexek eskaintzen dizkie Macachinera heltzen diren bidaiariei, hori guztia apaindura eta giro erabat euskaldunean.
Orain urtebete pasatxo bere arima errespetatuz goitik behera zaharberritutako eta egungo kalitate estandarretara egokitutako hotel hau, Macachingo euskal komunitatearen eta euskal etxearen egoitza ere bada eta bere instalazioak euskal kultura eta tradizioaren hainbat adierazgarriz daude apainduta: diseinuak, argazkiak, tresnak, hormirudi eta artelanak, euskal izenak, liburu eta objektuak...
Hona hotelaren argazki zenbait:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus