Buenos Aires, Argentina. Atzo arratsaldez jakinarazi ditu Eusko Kultur Etxea-Eusketxeko lehendakari Maria Elena Etcheverryk Euskararen Eguna dela eta elkarteak antolatutako ‘Euskaraz beti Aurrera’ lehiaketako irabazleen izenak.
Epaimahaia osatu duten Maizpide Euskaltegiko Jon Urdangarin, Eusketxeko Gabriel Arce, eta Argentinan Euskaraz programako ordezkari Marina Paglialunga euskara irakasleen erabakiz, honako lan eta egile hauek merezi izan dituzte sariak:
IPUIN LEHIAKETA:
Hasiera mailako lehenengo saria: Viedma-Patagonesko Aberri Etxea-ko Pablo Sergio Calabrese, ‘Iñakiak’ ipuinarengatik
Hasiera mailako bigarren saria: Azulgo Gure Txokoa-ko Maria del Rosario Barberena, ‘Gure Txokoa’ ipuinarengatik
Goi mailako lehenengo saria: hutsik utzi zuten epaimahaikideek
Goi mailako bigarren saria: Viedma-Patagonesko Aberri Etxea-ko Domitila Noemi Palma Galdon, ‘Argentovask-Papelonera familia’ ipuinarengatik
BIDEO LEHIAKETA:
Hasiera mailako lehenengo saria: Viedma-Patagonesko Aberri Etxea-ko ‘Umeen Bideoa’. Irakasleak: Rocio Basterra eta Lucia Beroqui
Hasiera mailako bigarren saria: Viedma-Patagonesko Aberri Etxea-ko ‘Pablo eta Ana’. Irakaslea: Rocio Basterra. Ikasleak, Analia Vassolo Etcheto, Pablo Calabrese eta Imanol Basterra
Goi mailako lehenengo saria: Viedma-Patagonesko Aberri Etxea-ko ‘Mati izeba eta Lauti’. Irakaslea: Rocio Basterra. Ikasleak: Matias Jaureguy, Abachin Basterra, Lautaro Castro, Federico Navarret eta Imanol Basterra
Goi mailako bigarren saria: Viedma-Patagonesko Aberri Etxea-ko ‘Euskararen Hegoak’. Irakaslea: Beatriz Etchegaray. Ikasleak: Marta Azcarate, Walter Belloso, Elisabet Berrojalbiz, Maria del Carmen Elzaurdia, Raul Goicoechea, Diana Pérez Ibargoyen eta Marisa Santa Cruz Oliden
Lan sarituak, ipuinak eta bideoak, Eusko Kultur Etxeko blogean argitaratuko dira, publikoak irakurri ahal izan ditzan.
Maria Elena Etcheverry gustura azaldu da lehiaketarekin. “Pozik gaude lehiaketaren emaitzarekin eta zorionak luzatu nahi dizkiegu parte hartzaile eta irabazle guztiei. Baina egiari zor, espero baino partaidetza txikiagoa izan dugu. Ez gara harritzen, jakin badakigu-eta zaila dela idazten jartzea menperaten duzun hizkuntza batean eta are gehiago hizkuntza hori ikasten arin bazara. Bestetik, egia da Buenos Aires bezalako hiri batean, esaterako, denbora gutxi duela jendeak hau bezalako ekintzetan parte hartzeko. Hala ere ez dugu amore emateko batere asmorik eta jarraituko dugu euskararen erabilera bultzatzen, garrantzitsua dela uste baitugu hizkuntza erabiltzeko aukerak izatea”, baitetsi du Etcheverryk.
Irabazleek postaz jasoko dituzte sariak datozen egunotan.