euskal diaspora eta kultura
2010/09/28
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 'Ipuin Akelarrea, ahozko kontaketa jardunaldiko' bost saio gauzatu dira jadanik Laurak Bat Buenos Airesko Euskal Etxean. Vivi Garciaren gidaritzapean, Susana Baudizzone, Beatriz Bollatti, Adriana Castro, Rosalía Fainstein, Gabriela Mendia, Mercedes Nogueira eta Mónica Sporra kontalariek euskal eta orokorrean literatura unibertsalean zeharreko ibilbidea proposatzen dute.
['Ipuin Akelarrea, ahozko kontaketa ikuskizunaren' kontalariak. Gabriela Mendia euskalduna eskuineko izkinean ageri dena da.]
Azken ikuskizunak, Calderon de la Barcaren La vida es sueño parafraseatuz, 'La vida es cuento' (Bizitza ipuina da) hartu zuen izentzat. Antolatzaileek adierazi dutenez “kontaketen bidez amets egitera gonbidatu genituen entzuleak. Finean, bizitza amets bat da eta ametsak, ipuinak". "Oso harrera ona dituzte ipuinek publikoarengan”, gehituz.
Ikusentzunkizunak Laurak Bateko Amorrortu aretoan egiten dira eta informazio gehiago jasotzeko edota helduden saioa noiz izango den jakiteko akelarredecuentos@gmail.com helbidera idatz daiteke.
'Ipuin Akelarrea'z bestalde, Laurak Bat-eko kideek euskal zine zikloarekin jarraitzen dute. Joan den larunbatean, irailaren 25ean, zikloaren 5. proiekzioa egin zuten. Azken saio honetan Juan Miguel Gutierrez-en Motema na Ngai eta David Aguilar eta Pello Gutierrez-en 'Heroinas sin nombre' (Izen gabeko heroiak) dokumentalak ikusi ahal izan zituzten Belgrano kalean dagoen euskal etxera bertaratu zirenek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus