euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparralden euskara sustatzeko ekimenetarako laguntzak eskatzeko epea ireki dute Jaurlaritzak eta EEP-ak

2008/02/22

Jaurlaritzako Kultura saileko eta Euskararen Erakunde Publikoa ordezkariak lankidetza akordioa sinatu zuten iaz
Jaurlaritzako Kultura saileko eta Euskararen Erakunde Publikoa ordezkariak lankidetza akordioa sinatu zuten iaz

PUBLIZITATEA

Ipar Euskal Herrian euskararen sustapenean jarduten diren elkarte eta taldeek diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte, Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak ireki berri duten deialdiaren bidez. Laguntza hauetarako jaurlaritzak eta EEP-ek jaso duten diru-fondoa 1.340.000 eurotakoa da. Laguntzak eskatzeko epea datorren martxoaren 21ra arte luzatuko da.
Iparralden euskararen alde lan egiten ari diren erakunde eta taldeentzako laguntza deialdia ireki berri dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ipar Euskal Herriko Euskara Erakunde Publikoak. Deialdi hau bi erakundeeek iazko otsailaren 7an sinatu zuten lankidetza akordioaren emaitza da. Akordio oso garrantzitsua izan zen, mugaz gaindiko hitzarmena izan zelako eta Jaurlaritzak Iparraldeko elkarteei ematen zien laguntzetan gorakada handia ekarri zuelako.

Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa 2003. urtean sortu zen eta Max Brisson du lehendakari. Erakundeak Iparraldeko hizkuntz politikan eskumenak ditu eta bere partaideen artean honokoak daude: frantses estatua, Akitania Eskualdeko Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Baiona-Angelu-Miarritze Elkargoa, Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoa.

Laguntzen nondik-norakoak

Diru laguntzei dagokienez, 2008. urtean hasi eta egiten diren ekimenetarako izango dira eta indarrean dagoen legediaren arabera eraturiko eta dagokion erroldan inskribaturiko Ipar Euskal Herriko pertsona juridiko pribatuek eskatu eta eskura ditzakete. Dirulaguntza deialdia gauzatzeko xedez, lankidetzarako fondoa eratu da, alde bien ekarpenez. Guztira, 1.340.000 euroko gehieneko zenbatekoa jarri da, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 460.000€ eta Euskararen Erakunde Publikoak 880.000€.

Euskararen Erakunde Publikoak; diru ekarpen honez gain, Euskaltzaindiari 140.000 €ko laguntza zuzena emango dio. Deialdian parte hartzeko eskabide txostena Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan hartu behar da (Platanondoen etorbidea, 4 – 64100 Baiona /Tel. : 05 59 31 18 34 / E-maila: eep-oplb@mintzaira.fr) eta proposamenak martxoaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira.

Beste lankidetza ekimenak

Urtean zehar bi erakundeek beste lankidetza ekimen batzuk ere jarriko dituzte abian. Hasteko, , IV. Inkesta Soziolinguistikoaren argitaratueta zabalduko dute. Bigarrenik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema (EAS) lantzen eta eguneratzen ari da. Testuinguru horretan adierazle komunak definitu eta antolatuko dira. Azkenik, bi erakundeek informazioa trukatuko dute, besteak beste, helduen euskalduntze-alfabetatzearen curriculumari eta hizkuntza-gaitasunaren egiaztapenari dagokienez.


Lotura interesgarriak

Euskararen Erakunde Publikoa
En www.eke.org

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
www.kultura.ejgv.euskadi.net

Jaurlaritzak eta EEP lankidetza hitzarmena sinatu dute
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 9an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia