euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparraldeko Tvpi telebista Mar del Platako Euskal Asteari buruzko erreportajea ari da ematen sarean

2010/12/08

Tvpi telebistaren webgunea, bertatik segi daitezke emanaldiak
Tvpi telebistaren webgunea, bertatik segi daitezke emanaldiak

PUBLIZITATEA

Ohiko telebista seinalez, Ipar Euskal Herriari begira, eta internetez, mundu osoko jendeei erreparatuz, ari da ematen aste honetan Tvpi telebista joan den azaroko lehenengo astean Mar del Plata hirian grabatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionalari buruzko erreportajea, Agustin Errotabeherek egina, 'Euskal Argentina' taldearekin bertara egin zuen bidaiako lekuko gisa. Erreportajea euskaraz ekoitzia da eta frantsesez azpititulatua. Internetez, behin eta berriro ematen dute, ordu oro, beste zenbait saio labur eta publizitatearekin batera. Aste honetan lehen zatia ikus ahal izango da, eta ondoren bigarrena.

Baiona, Lapurdi. Lapurdiko kostaldetik emititzen duen tokiko telebista da Tvpi eta ohiko seinalez eta bertatik telebistagailuz ikusteko aukeraz aparte, internetez ikusteko aukera ere ematen du, www.tvpi.fr webgunetik hain zuzen. Bere esparrua, informazioen edukiei dagokienean, Ipar Euskal Herri kostaldea eta Landak da, eta emisioak gehienbat frantsesez ematen ditu, nahiz eta euskarari ere egiten dizkion tarteak, besteak beste ETBko programa laburrak emanez. Kolaboratzaileen artean ere baditu euskaraz lan egiten dutenak, hala nola Aldude Telebistakoak, edota gaurkoan aipagai hartu dugun Agustin Errotabehere, kasu honetan Argentinako euskaldunei buruzko erreportaje batekin.

Bi zatitan antolatu du Agustin Errotabeherek Argentinara --'Euskal Argentina' elkarteko partaide-- egin berria duen bidaian bilduriko materiala. Aste honetan, astelehenetik asteazkena bitartean ari da ematen ordu oro lehena. Esan behar da, ordu beteko telebista tartea, bertan ekoitzia, ematen duela toki-telebista honek, eta tarte hori behin eta berriro errepikatzen dela. Beraz, ordu batean galduz geroz, beti ikus daiteke hurrengoan. Ordubeteko tarte horretan minutu gutxiko hainbat zati biltzen dira, eta horietako bat da Argentinako Mar del Platako Euskal Asteari buruz ematen ari dena. Mar del Platako erreportajeak (lehen zatiak) zazpi bat minutu irauten ditu eta ordu oro, ordutik 10 minutu pasatu direnean ikus daiteke, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia