euskal diaspora eta kultura
2008/07/04
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ekainearen 18an hasi ziren Iparraldeko Euskal Etxean San Juan Gaueko ospakizunak. Lehenengo ekintza, sorgin euskaldunei eta San Juan suari buruzko hitzaldia izan zen, Juan Carlos Ibarrola Kultura Batzordeko kidearen esku.
Jarraitzeko,
hurrengo larunbatean, berrogei bat lagun elkartu ziren euskal etxeko 'kintxoan' elkarteak urtero egiten duen Sorgin Afarian parte hartzeko gogotsu. Aretoa oihal more eta beltzez atondu zuten jairako eta ezohiko itxura honek zur eta lur utzi zituen bertaratu ziren beste euskal etxeetako hainbat
gonbidatu. Arrakasta berezia izan zuen horman zintzilika ageri zen Aker erraldoi
baten irudiak.
[Iparraldeko Euskal Etxea Sorgin Afarirako apainduta]
Afariak euskal menua izan zuen, Raúl Seeberrek prestatuta. Menua mota askotako pintxoak eta babarrunek osatzen zuten, nagusiki. Afarian zehar euskal abestiak entzun ziren, besteak beste, Agur Xiberua, Baratze bat, Hegoa eta Maitiak Galdegin zautan.
Gauerdian, talde osoa
patiora atera zen San Juan suaren usadioa betez garretara txotxak botatzera. Sutan urteko une eta oroitzapen txarrak erretzen zituzten bitartean partaideek gurari onak eskatu zituzten. Sugarren argitan, Norma Riosek San Juan gauari buruzko testu hunkigarri bat irakurri
zuen.
[Jaira bildu ziren lagunak Euskal Etxearen frontoian dantzan]
Urtero egiten den
bezala, jaia dantzaldi batekin bukatu zen. Aitor Alava dantzariaren gidaritzapean,
gonbidatu guztiek parte hartu dantzan eta aspaldiko sorginek egiten zuten moduan, dantza eman zuten gaua berandu arte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus