euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparraldeko Euskal Etxeak Aberri Eguna gaur ospatuko du Buenos Airesen Maria Elena Etcheverry hizlari

2016/03/30

Maria Elena Etcheverry Iparraldeko Euskal Etxeko lagunekin, erakundearen 119. urteurren topaketan
Maria Elena Etcheverry Iparraldeko Euskal Etxeko lagunekin, erakundearen 119. urteurren topaketan

PUBLIZITATEA

Bazko igandetik apirilaren erdialdera arte luzatuko dira Argentinan zehar Aberri Eguna ospatzeko ekintzak. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean hitzaldi eta brindis batekin ospatuko dute gaur, iluntzeko 7:30etan. Gonbite honekin batera apiril eta maiatzeko hitzorduak jakinarazi dizkigute Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko lagunek.

Buenos Aires, Argentina. Diasporako beste hainbat erakunderekin bat eginez, Aberri Eguna ospatuko du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak, bertako Kultur Azpibatzordea antolatzaile. Hitzaldi batean parte hartzera deituz egingo du. Hitzaldia Eusketxe-Eusko Kultur Etxeko lehendakaria den Maria Elena Etcheverryren esku egongo da, gaia Aberri Eguna bera harturik.

Etcheverryren solasaldia bukatu eta gero, topa egiteko gonbitea egin go diete anfitrioiek bildutakoei. Hitzaldirako hitzordua, arratsaldeko 7:30etan, Moreno kaleko 1370. zenbakian.

Urteurrena, Gernika, ‘Buenos Aires celebra’…

Baina Iparraldeko Euskal Etxeko aktibitateek datozen asteetan ere jarraituko dute. Apirilaren 14an, esterako, Ohiko Biltzar Orokorra burutuko du elkarteak, arratsaldeko 7etan. Apirilaren 19an, berriz, erakundearen 121. urteurreneko luntxa egingo dute; egun berean Mikel Garikoitz instituzioko patroia izendatu zuteneko 68. urtemuga ere gogoratuko da.

Topaketa iluntzeko 8etan egingo da. Sarrerak aldez aurretik eskatu behar dira, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 8etara, instituzioko idazkaritzan. Sarrerak 150 peso. Telefonoz (+54 11 4383 5831) edo emailez (ibaiak@hotmail.com) ere erreserba daitezke.

Ekintzen programarekin jarraituz, apirilaren 26an eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena dela eta, hitzaldi bat eskainiko du Iparraldeko Euskal Etxeak. Maiatzean , ostera, hilabetean zehar, astelehenetan eta ostegunetan, 19etatik 20etara, Mus Eskolak eskainiko ditu Juan Piterbarg etxeko kideak. Maiatzaren 7an, Kultur Azpibatzordeko lagunak ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiko partaide izango dira eta maiatzaren 14an, Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaialdia ospatuko dute, Moreno kaleko etxean Lapurdiko Senpere herri eta lakua birsortuz.

Informazio gehiago, Iparraldeko Euskal Etxeko Facekook-en: Centro Vasco Francés 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia