euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparraldea hobeto ezagutzeko ekimena Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxea eta Euskaltzaleak medio

2007/09/28

Mariana Arla 'Mintza gaitezen Iparraldeaz' ekimeneko hitzaldia ematen ari zela
Mariana Arla 'Mintza gaitezen Iparraldeaz' ekimeneko hitzaldia ematen ari zela

PUBLIZITATEA

Etengabeko hedatze eta ekintzaz beteriko urte batean, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak eta hiri bereko Euskaltzaleak elkarteko ikasle talde batek Iparraldea, bertako jende, historia eta ohiturak ezagutzeko interes berezia duten pertsonei zuzendutako jarduera bat antolatu zuten joan den astean, 'Mintza gaitezen Iparraldeaz' izenburupean. Hitzaldiak ekimen desberdinak bildu zituen: bideo emanaldi bat, joku eta kantak eta bukaeran mokadutxo bat hartzeko aukera. Jende ugari bildu zuen ekimen hau pasa den asteazkenean, Irailaren 19an, egin zen, Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan, Moreno 1370 helbidean.
'Mintza gaitezen Iparraldeaz' hitzaldia irailaren 19an, asteazkena, egin zen Buenos Aireseko Centro Vasco Francés edo beste hainbatek Iparraldeko Euskal Etxe gisa ezagutzen duten erakundearen egoitzan. Bertako Kultura Azpibatzordeak eta Euskaltzaleak-eko euskara ikasle diren Xabi Inzaurgarat, Karlos Bordagaray eta Mariana Arlak antolaturiko proposamen honek egungo Iparraldearen argazki eta testuingurua eskaintzen eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ohitura, historia eta jendearengana hurreratzeko aukera eman zien ekitaldiak bildu zituen hogeita hamarretik gora pertsonei.

Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeen aipuak eta hauen kokapen geografikoari buruzko aurkezpen orokor batek ireki zuen emanaldia, Iparraldekoetan bereziki sakonduz. Informazioa mapa batek eta ETBk ekoitzitako 'Lau Haizetara' saileko 'Baiona' kapituluaren emanaldiak aberastu zuten. Geroago, azaldutako kontzeptuak hobe finka zitezen, bildutakoek gaiari buruzko hitz gurutzatuak egiten lagundu zuten; ondoren entzuleetako batzuen ekarpen eta esperientzien kontaketen bidez eta beste batzuen galderen bitartez hizlari eta publikoaren arteko komunikazio interesgarri bati ekin zitzaion.

Galderaen txanda agortutakoan, jarduera bat egin zen ardatz 'Xalbadorren heriotzean' kantua hartuz eta bertaratutako guztiek Xabier Letek sorturiko hitzak eta airea daraman kantua abestuz amaitu zuten azken zati hori. Ekitaldia ixteko, ikurriña eta argentinar banderaren koloreak zeramatzan pastel berezi bat janez eta freskagarri batzuk elkarbanatuz bukatu zen 'Mintza gaitezen Iparraldeaz' ekimena. [Goi ezkerraldeko irudietan, lehenengoan, ekimenean parte hartu zuten ikusleak; bigarrenean, euskal eta argentinar banderak zeramatzan tarta, bertaratutakoek desagertarazi aurretik]


Lotura interesgarriak

'Euskaltzaleak, Escuela de Lengua Vasca de Buenos Aires'
www.euskaltzaleak.org.ar

Baionako pesten Buenos Aireseko bertsioa
2007ko abuztuaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

«Ez da [Iparraldean] aski indar egiten euskal kultura zaintzeko»
2007ko maiatzaren 28an argitara emana

Argentinako Diasporakoak Iparraldeko ikastolen jaiaren bat
2007ko maiatzaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Euskal Herria Lau Haizetara' DVD eta bideo bilduma
Eitb.com webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia