Madril, Espainia. Jose Mari Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara Euskalerriko Adiskideen Elkarteko (RSBAP) Gorteko Ordezkaritzak 'Iparragirre en la Corte' titulupean eta 'El Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' azpitituluz. Egilea, Francisco de Paula Garcia da, kazetaria eta Adiskideen Elkarteko Gorteko Ordezkaritzako idazkari teknikoa. Lanak Iparragirreren sorterriko, Urretxuko, alkate Jon Luqui Albisuaren hitzaurrea darama eta Iparragirre jaio zeneko bigarren mendeurrena betetzen ari garen honetan kaleratu da.
Gogora dezagun Madrilen hain zuzen ere kantatu zuela publikoan estreinekoz Iparragirrek bere 'Gernikako Arbola' 1853an Juan Maria de Altuna pianojotzaileak lagunduta San Luis kafetegi eta ostatuan, berrogeita hamar euskaldun entzule
Liburua eskuratu nahi duenak posta elektronikoz eska dezake, basquemadrid@gmail.com helbidean.