Baiona, Lapurdi. Bere ohiko seinalea Ipar Euskal Herrian eta ondoko Biarno eta Landetan banatzen duen Baionako TVPI telebistak erreportajea plazaratu du Pariseko Euskal Etxeaz, frantsesez ekoitzia eta euskarazko azpiituluekin; eta euskarazko elkarreztatuak direnean, euskaraz frantses azpitituluekin. 5' 33'' irauten duen lan labur eta adierazgarria.
Errepotajeak Frantziako hiriburuko Euskal Etxearen izaera, historia, ezaugarriak eta proposatzen dituen jarduerak azaltzen ditu, bertako kide diren eta bertako erabiltzaile izan eta euskal etxea bera biziarazten duten partaideen lehen eskuko lekukotasun eta irudiez.
-Bideo erreportajea hemen ikus daiteke.