euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Euskal Herriko bi gazte dira ‘Zortzi’: eskaintza Euskal Etxeetara joan eta euskal kantu emanaldiak egiteko

2018/07/18

'Zortzi' bikoteko Xanti Legarto eta Bixente Junca
'Zortzi' bikoteko Xanti Legarto eta Bixente Junca

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bixente Junca beskoiztarrak (Beskoitze, Lapurdi) eta Xanti Legarto aihertarrak (Aiherra, Nafarroa Beherea) osatzen dute ‘Zortzi’ bikotea. Ipar eta Hego Euskal Herrietan kantatu ohiko kantak euren errepertoriora bildu eta euren ikutua ipini diete belaunaldi zahar zein gaztearengana iristeko asmoz. Taldearen izenari dagokionez, honela azaltzen dute: “Zortzi izena aukeratu dugu, Euskal Herriko zazpi probintzietatik haratago joan nahi baitugu, bertako musika zabaltzeko, euskal kultura indartzeko, mugak gainditzeko…”.

Zortzi izeneko CDa Iparraldeko hainbat herritan aurkeztu ondoren, Diasporan ere jo nahi dute, euskal etxeetako lagunekin euren abestiak partekatzeko. Gazteen esanetan, “gure musikan hats berri bat aurkituko duzue, harridura sortuz eta erritmoa joz”.

Bu musikarion errezibitu eta kontzertua antolatu nahi duten euskal etxeek taldearekin jarri behar dute kontaktuan Facebook-en bidez Zortzi izeneko kontuan edo +33 (0)6 33 486 108 zenbakira deituz. Bira 2019ko urtarriletik aurrera izango litzateke. 

-Zortzi bikorearen bideo bat ikusteko, klik hemen
-Elkarrizketa Zortzirekin Radio Kulturan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia