euskal diaspora eta kultura
2013/10/01
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. NABO Euskara Koordinatzaile berri baten bila dabil, Izaskun Kortazarrek utzi berri duen postua betetzeko. Koordinatzaile postua jornada erdiko postua da eta lan kontratua urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoa izango da.
Koordinatzailearen ardurak hauek dira, besteak beste: NABOren Euskara programaren administraile izatea, NABOren euskara irakasleekin eta HABErekin harremanak kudeatzea, Euskara programaren datuak eta dokumentazioa gordetzea, beken eskabideak egitea, urtean bi euskara lantegi antolatzea eta burutzea; urtean euskara barnetegi bat antolatzea eta burutzea, irakasle berriak prestatzeko; irakasle berrien trebakuntza kudeatzea, BOGA online programa kudeatzea eta NABOren urteroko hiru bileretan parte hartzea.
Hautagaiak NABOko erakunde bateko kide izan behar dute eta AEBetan lan egiteko gai. Eskabideak bidaltzeko epea urriaren 7an itxiko da. Eskabideak internet bidez egin behar dira, eskabide orri haue betez: Euskara Coordinator Application.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu NABOra (415-859-1154 edo 307-389-1617).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus