NABOren Astero berri buletinari esker jakin dugu Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak Amazon Smile egitasmoarekin hitzartu duen lankidetzari buruz. Asterok aditzera eman duenez Amazon-ek "Smile" egitasmoaren webgunean eginiko erosketen %0.5a NABOri emango dio, erosleak euskal elkarteari laguntzea aukeratzen badu.
Donostia-San Sebastián. NABOk interneteko erosketa atari handienetako batekin lankidetza jarri du abian, Amazon Smile egitasmoaren berruan. Egitasmo honekin Amazonek AEBetako ongizate eta kultur alorreko erakundeei sostengua emango die, euren izenean egiten diren erosketen %0.5a emanez.
Lankidetza akordioa NABOko diruzain Marie Petracek-en bitartez lortu da, NABOren Astero berri buletinak aditzera eman duenez.
Sistema oso erreza da. Erosketa Amazonen egingo da, baina beti ere Amazon Smile webgunetik sartuta. Oso garrantzitsua da bertatik hastea, bestela erosketak ez du elkartasun proiektuan sartuko. Han erosketa egin eta ze erakunderi lagundu nahi dion aukeratu ahalko du erosleak. Horien artean Educational Fund of North American Basque Organizations Inc. aukeratu eta erosketen %0.5a NABOri emango dio Amazonek.
NABOk aldez aurretik eskerrak ematen dizkie egitasmoan parte hartzen duten lagunei. NABOk egiten duen lanari buruz gehiago jakiteko, jo erakundearen webgunera.
Eskerrik asko!