euskal diaspora eta kultura
2009/09/22
PUBLIZITATEA
Pergamino, Argentina. Udaberriarekin batera hasten dira Argentinako euskal etxeak aire zabaleko ekintzak antolatzen. Pergaminokoa ez da ohitura honetatik kanpo geratzen eta iraileko azken igandean herrian egingo den erdi maratoian parte hartzeko gonbitea luzatzen dio euskal kolektibitateari zein komunitate orokorrari. Aurtengoa lasterketaren 7. edizioa da eta aurrekoetan bezala, Lagun Onak Euskal Etxeak Integrazio Proba delakoa antolatzen du. Proba honetan 5.450 metroko ibilbidea burutzen da, korrika zein oinez, eta nahiz eta maratoiaren barruan egin, ez da lehian sartzen. Integrazio froga da, lasterketan edonork parte hartu dezakeelako, berdin da adina edo kategoría.
Helmugara iristen diren 'ibil-korrikalariek' Gernikako Arbolaren irudia duen elastiko bat jasoko dute. Eta aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Lagun Onak-ek txapel bana emango die partehartzaile nagusienari eta gazteenari. Korrikaldia datorren igandean, irailaren 27an, izango da eta Pergaminoko Udal Parketik aterako da 9:00tan. Izena eman nahi duenak Nuestra Señora de la Merced Elizara jo beharko du, arratsaldeko 3:30etatik 7:30etara. Izenematearen prezioa 25$ da eta inskripzioaren epea irailaren 25ean bukatuko da. Ezin da izenik eman lasterketaren egunean bertan.
Lotura interesgarriak
Pergaminoko Maratoi Erdia
www.21kmpergamino.com.ar
Karitas Argentina
www.caritas.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus