euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Inoiz baino urrunago heldu da Korrika: Hegoafrika, Australia, Nikaragua, Sahara, Londres, Cancun...

2015/03/23

Aurten aurrenekoz, Korrika Hegoafrikaraino heldu da! Irudian, korrikalariak Johanesburgoko Soweto gune historikoan
Aurten aurrenekoz, Korrika Hegoafrikaraino heldu da! Irudian, korrikalariak Johanesburgoko Soweto gune historikoan

PUBLIZITATEA

Ostegunean abiatu zen Korrika 19 Urepeletik, eta Euskal Herrian ehundaka kilometro egin ahala, munduan zehar inoiz baino urrunago heldu da euskararen aldeko oihua, Diasporako euskaldunei esker. Hegoafrikan, Saharan, Nikaraguan, Australian, Mexikon... ozen eta argi entzun da euskaraz bizi nahi dutenen aldarria. Jarraian, bideoak eta argazkiak.

Donostia-San Sebastian. Munduko hainbat tokitara heldu da Korrika 19 eta guk hango eta hemengo argazki eta bideo bilduma hau prestatu dugu. Nikaraguan, esaterako, Masayan herritik bideo eder hau heldu zaigu. Han Magisteritza eta Gizarte Langintzako lau ikasle praktikak egiten ari dira Oscar Arnulfo Romero eskolan eta han ere euskararen aldeko mezua zabaldu nahi izan dute:

Londresen, aldiz, London Basque Society-k aspalditik betetzen du Korrikarekin hitzordua eta aurten ere ekitaldi berezia antolatu dute Thames ibaiaren ondoko pasealekuan. Bideo eder honetan jaso dituzte eguneko ekitaldiak:

Jarraian, munduko beste zenbait tokietako Korrika ekitaldien argazki albuma: Cancun, Sydney, Johanesburgo, Bartzelona, Madril...


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia