euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñigo Urkullu lehendakaria Van Rompuy eta Durao Barrosorekin bilduko da Bruselan bihar eta etzi

2013/04/22

Iñigo Urkullu lehendakaria (argazkia Irekia)
Iñigo Urkullu lehendakaria (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Europako erakundeetako arduradun nagusiekin bilduko da bihar eta etzi Iñigo Urkullu lehendakaria, Bruselara egingo duen bi eguneko bidaian. Bihar Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durão Barrosorekin, Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiakortasun Batzordeko buru Joaquin Almuniarekin eta Barne Gaietako Batzordeko buru Cecilia Malmströmekin bilduko da. Etzi, aldiz, Europar Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyrekin egingo du bilera. Era berean, Lehendakariak Bruselako euskal komunitateari harrera egingo dio Euskadiren ordezkaritzaren egoitzan, eta, besteak beste, Bruselako Euskal Etxea bilduko da bertara.

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakaria Europako erakundeetako arduradun nagusiekin bilduko da Bruselan bihar eta etzi. Han, bere gobernu-programa eta Euskadiren egoera ekonomiko, sozial eta politikoa azalduko dizkie, Eusko Jaurlaritzak jakinazari duenez. Bidaia hau Lehendakariak Europaren botere-gunera egingo duen lehena izango da, eta, horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Europaren aldeko apustu irmoa egingo duela agertuko die Batasuneko erakundeei.

Bihar helduko da Urkullu Bruselara, eta, lehenik eta behin, Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durão Barrosorekin bilduko da. Ondoren, Barne Gaietako Batzordeko buru Cecilia Malmströmek hartuko du Lehendakaria eta Euskadin bakea eta bizikidetza finkatzeari lotutako alderdiak jorratuko dituzte. Eguneko bilkurak amaitzeko, Lehiakortasun Batzordeko buru Joaquin Almuniarekin topaketa egingo du.

Arratsaldean, Bruselako euskal komunitateari harrera egingo dio Lehendakariak, Europar Batasunerako Euskadiren ordezkaritzan. Ekitaldian, EBrako Euskadiren ordezkari Marta Marinek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Lehendakariak hitz egingo dute. Topaketa honetan

Etzi, goi-mailako beste bilera batekin amaituko du bidaia Urkulluk; hain zuzen ere, Europar Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyrekin.

Bestalde, aipatu gaur bertan Bruselara heldu dela Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua. Bidaiaren helburua zera da, Euskadiren I+G+b politiken Europarekiko diagnostikoa partekatzea. Horretarako, Tapiak bilera egingo du Ikerketa, Berrikuntza eta Zientzia Batzordeko buru Máire Geoghegan-Quinnekin eta Energia Batzordeko buru Günther Oettingerrekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia