Donostia-San Sebastian. Tokion datorren uztail eta abuztuan jokatu behar zuten Olinpiadak 2021era atzeratzeko erabakiaren aurrean galdetu diote Iñigo Llopis igerilari donostiarrari. Basque Team-ek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka baitzuen horretarako. Iñigorentzat Tokiokoak bigarren Jokoak izango dira, Rioko Paralinpiar Jokoetan parte hartu ostean.
Atzeratzearen aurretik, Joko Olinpikoen datak uztailaren 22tik abuztuaren 9ra arte ziren, eta Joko Paralinpikoen datak Olinpikoenak baino 15 egun geroago ziren hastekoak.