euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Inguruko euskal etxeak lagun izan zituzten Jose C Pazeko Toki Eder EEko kideek elkartearen 11. urtemugan

2007/06/14

Toki Ederreko dantzari txiki taldeak erakustaldia eskaini zuen igandean (argazkia BasqueHeritage.com)
Toki Ederreko dantzari txiki taldeak erakustaldia eskaini zuen igandean (argazkia BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Ekainero bezala Jose C. Paz herri argentinarreko Toki Eder Euskal Etxeak bere urtemuga ospatu du. Joan den igandean izan zen ekitaldia eta 250 lagun bertaratu ziren elkarteak antolatutako bazkarira. Urteurrena ospatzeko jaian elkarteko dantza taldea aritu zen eta alkate berria aukeratu zuten. Horacio Marotto Etxezahar Toki Ederreko egungo lehendakariak eta María Ángeles Oñederrak, aurreko lehendakaria eta egun elkarteko idazkaria denak, eskertu egin zuten euskal komunitatearen etengabeko sostengua eta lana egiteko gogoa, batez ere egoitzaren egokitze lanei segida eman behar izan dieten orduan.
Toki Eder Euskal Etxeak bere 11. urtemuga ospatu zuen joan den igandean. Urtebetetze jaia Jose C. Pazeko Altube klubean izan zen eta 250 lagunek hartu zuten parte. Elkarteko kideez eta Jose C. Paz bertako ordezkariez gain inguruko Euskal Etxeetako lagun andana ere inguratu zen jaira, tartean Pilar, Suipacha, General Rodríguez, Chivilcoy eta Buenos Aireseko euskal elkarteetako kide eta lagunak .

Bazkaria eguerdiko ordubiak baino zerbait lehenxeago hasi zen. Argentinako ereserkia eta Eusko Abendaren Ereserkia kantatu ondoren, elkarteko lehendakari Horacio Marotto Etxezaharrek eskerrona eman zien bertaratutakoei, euskaraz eta gazteleraz. Jarraian, lehen eta bigarren platerren artean, elkarteko dantzari taldeak dantza ikuskizuna eskaini zuen. Hirugarren urtez Aitor Alava dantzariak zuzentzen du taldea. Lehenengo zatian, txikiek Esku dantza dantzatu zuten eta ondoren, postreak jan eta gero, gazte eta nagusien taldeak Fandango eta Arin Arin dantzatu zituen eta baita Zuberoako hiru dantza ere: Branle kontrapás, Ostalersak eta Kadrille.

Aurora Darreche da alkate berria

Bestalde, elkarteko kideek 2007/2008rako euren alkate berria aukeratzeko bozketa egin zuten. Hautatua Aurora Darreche izan zen eta aipatutako tartean Euskal Etxea ordezkatuko du ekitaldi ofizialetan. Darrecheak txapela eta makila jaso zituen, aurreko alkate Raúl Grilloren eskutik. [Ezkerreko irudian urtemuga jaian bildu ziren lagunetako batzuk: (goiko lerroan) Teresa de Zavaleta, Buenos Aireseko Euskaltzaleakeko lehendakaria, eta Raúl Taretto, General Rodríguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeko lehendakariordea; (eserita) Horacio Marotto, Toki Ederreko lehendakaria, eta Mariana Fernandez Castelli, Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeko idazkaria (argazkia BasqueHeritage.com)]

Bukatzeko antolatzaileek eskerrak eman zizkieten euskal komunitateari eta Jose C. Pazeko herritarrei Euskal Etxeak bere egoitzaren berritze lanetan eta bestelako ekimenetan izan duen etengabeko laguntza eta babesarengatik. Azkenik, berriki izendatutako Zuzendaritza Batzordeak elkartearen alde topa egiteko gonbitea luzatu zien bertaratutakoei, eguneko ekitaldiei bukaera emanez.


Lotura interesgarriak

Guernica-ren erreprodukzioa jarri dute José C. Pazez
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 10ean

Toki Ederrek 2007rako jarduerak aurkeztu ditu
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 4ean

Horacio Marotto Toki Ederreko lehendakari berri
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia