euskal diaspora eta kultura
2011/02/18
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Hauek dira bederen gure erredakziora heldutako oharrak. Londrestik, iritsi zaigun deialdiak bihar arratsaldeko ordu bietatik aurrera 'Elkartasun Egun' gisa garatuko den hitzorduaren berri ematen digu, Oxford House kanpoaldean, egitarauko parte direla dantzari, txalapartari eta bertsolarien emanaldiak, eta baita zuzeneko musika ere, Caoimhín Mac Giolla Catháin (Irlanda), Radio Revolucion (Londres) y Emon (Basque Country) taldeen eskutik.
Gaurko, baina kasu honetan Buenos Airesen, antolatzaile hiriburu argentinarreko 'Euskal Herriaren Lagunak (EHL)-Amigas y Amigos del Pueblo Vasco' elkartea, Espainiako Kontsulatuaren aurreko martxa baterako deia zabaldu da, Av. Las Heras eta Av. Callao kaleen bidegurutzean. Argentinan baita ere, baina Santa Fe probintziako Rosario hirian, 'Euskal Herria, una historia de lucha y resistencia' (Euskal Herria, borroka eta erresistentzia historia) izeneko dokumentala eman zen atzo, ondoko solasaldi eta eztabaida batez, Dr. Juan Ingallinella Kultura Etxean.
-Xeheasun gehiago:
-www.askapena.org
-www.coordinadoravascoargentina.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus