Donostia-San Sebastian. Dantzan.eus-ek erreskatatu ditu hona dakarzkizugun irudiak Filmoteca Española eta RTVEko artxiboetatik. 1938-39ko irudiok, gerratik eta bonbardaketetatik babesteko euren gurasoak Habana itsasontzia tarteko Ingalatarrera bidalitako euskal haurrek bertan bizi izan ziren kanpamentuetan antolatutako dantza erakustaldi bat eskaintzen dute. Publikoan, agintedun ingelesak eta bertako biztanleak. Poxpolin eta ezpata-dantzariak ageri dira, kalejiran lehenengo eta agintariena eta zinta-dantza eginez gero. Bizitokitzat izan zituzten dendak ikus daitezke dantzarien atzekaldean.
Hona bideoa:
Filmoteca Españolako irudiak RTVEko artxibotik atereak, guk Dantza.eus-etik hartuak